2004 Uztaila 6 7 8  9 10 11 12 13 14
SANFERMIN GIDA
2004ko afixa

Mikel Urmeneta eta Marta Coronado, Kukuxumusuko langileak, 2004ko Sanfermin Afixa Lehiaketak

KONTAKTATU
HARPIDETU
POSTALAK
SPOT TV 3D
PANTAILA BABESA
BISITA LIBURUA
LOTURAK
ESKERRAK...
BERRIAK
2004/07/09
Kukuxumusuren omenaldia konpartsari

Kukuxumusuk omenaldia egin zion atzo bertan, uztailak 8, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien konpartsari. Ekitaldian tamaina handiko bi kamiseta jantzi zitzaizkien konpartsako bi erraldoiri. Jende anitz bildu zen Marrazki Fabrikaren denda aurrealdera haurrek bereziki jarraitu zuten... [segi]

2004/07/07
Dennis Rodamn entzierroan

NBA saskibaloi jokalari ohiak gaurko entzierroan parte hartu, zehazki errateko Santo Domingoko aldapako bukaera aldean. Kirolari amerikarrak zezenengandik metro batzuetara korrika egin zuen eta gero eskuinaldera atera zen, beheko argazkian ageri den moduan.

Rodman Esklerosi... [segi]

Ikusi berrien artxiboa
PHOTO EXPRESS
   
14 22:10 h.   14 23:58 h.   14 23:59 h.
   
14 24:00 h.   14 24:05 h.   14 24:06 h.

14 Adios, los musicos dejan la ciudad de noche 24:07 h.
EGUNEKO SASI EKITALDIA
Su artifizialak beste zenbaiten besoen (eta hanken) artean

Su artifizialak gertakari handia dira. Eta gauero izaten dira. Gaur gauean ere, esate baterako, izanen dira. Eta herenegun gauean, eta bihar gauean, eta beti gauez; hau da, edozein egunetan ikus daitezke; beraz, ez da deus gertatuko gaur ez ikusteagatik, esate baterako. Egia esan, suen ikuskizuna hauxe da: Gaztelu-gibeleko belardian esertzea (etzatea, patxadan jartzea edo hankak zabal-zabalik ipurdia belarretan jartzea ere posible da), aurpegia altxatzea eta “Ooooh”, “Aaaah”, “Puaaaag” edo “Eeeeeeus” esatea, bakoitzari iruditzen zaionaren arabera. Hala ere, suak aspergarriak baldin badira, zuretzat horrelako kontuek fitsik balio ez badute, ulertu ez eta ulertu nahi ere ez baduzu eta ondoan arras konpainia ona baldin baduzu, suei ezikusiarena... [segi]

SANFERMINETAKO ISTORIOAK
1975  Entzierrorako grina

Ez da hain erraza urte bereko entzierroetan bi ezbehar izatea. Batzuek lortu dute hala ere. 1975ekoak Jerónimo Echagüe lasterkari beteranoarentzat ez ziren bere bizitzako festarik onenak izan. 61 urte zeraman lasterka egiten eta goizero egiten zuen oraindik. Izan ere, lasterkaririk errespetatuenetakoa eta jendeak aholku emateko edo irakasteko gai jotzen zutenetakoa zen. Baina uztail hartako 7an iraulaldi baten ondorioz ospitalera eraman eta beso-euskarria jarri behar izan zioten. Ospitaleraturik zegoela, hurrengo egunean ihes egin zuen ahal bezain pronto eta 9an ere lasterka egitea lortu zuen; zoritxarrez beste zezen batek, txeratsu benetan bera, festetako bigarren oparia egin zion. Ez dago berriro saiatu zen urte hartan behintzat esateko frogarik.


Iturria: “Historia y carteles de San Fermín”, Fernando Hualderena
Photo Express
Festaren epizentroko gertaeren argazkiak
Fonoteka
Festako soinuak entzun
Bideoteka
Sanferminetako bideo-oroitzapenak. Ez ahaztekoak
Peñak 2004
Iruñako Peñen pankartak hementxe dituzu...
Fauna
Sanferminetan karriketatik ikusten ahal diren pertsonaia arruntak
Jan eta edan
Ezagutu zer jan eta edaten den sanferminetan

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved

Garapena Oxigenic