2004 Uztaila 6 7 8 9 10 11  12 13 14
SANFERMIN GIDA
2004ko afixa

Mikel Urmeneta eta Marta Coronado, Kukuxumusuko langileak, 2004ko Sanfermin Afixa Lehiaketak

KONTAKTATU
HARPIDETU
POSTALAK
SPOT TV 3D
PANTAILA BABESA
BISITA LIBURUA
LOTURAK
ESKERRAK...
BERRIAK
2004/07/09
Kukuxumusuren omenaldia konpartsari

Kukuxumusuk omenaldia egin zion atzo bertan, uztailak 8, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien konpartsari. Ekitaldian tamaina handiko bi kamiseta jantzi zitzaizkien konpartsako bi erraldoiri. Jende anitz bildu zen Marrazki Fabrikaren denda aurrealdera haurrek bereziki jarraitu zuten... [segi]

2004/07/07
Dennis Rodamn entzierroan

NBA saskibaloi jokalari ohiak gaurko entzierroan parte hartu, zehazki errateko Santo Domingoko aldapako bukaera aldean. Kirolari amerikarrak zezenengandik metro batzuetara korrika egin zuen eta gero eskuinaldera atera zen, beheko argazkian ageri den moduan.

Rodman Esklerosi... [segi]

Ikusi berrien artxiboa
PHOTO EXPRESS
   
14 22:10 h.   14 23:58 h.   14 23:59 h.
   
14 24:00 h.   14 24:05 h.   14 24:06 h.

14 Adios, los musicos dejan la ciudad de noche 24:07 h.
EGUNEKO SASI EKITALDIA
“Ez dakit nork jotzen duen” kontzertuan

Kontzertu batera Bustamantek, Bustabisbalek, The Onetwothreek edo Pim Pam Pum Big Bandek jotzen/kantatzen duela jakinda joan zaitezke. Baina halabeharrez, zoriz ere joan zaitezke, zer gertatuko den ikustera, lepoa egitera, txapeldun gisa. Horrela lortzen baitu batek kultura musikala, patuari erronka eginez eta belarriak jokoan jarriz, kanta gisako marruei, orroei, purrustadei, garrasiei eta marrumei aurre eginez. Horregatik, sanferminetan “ez dakit nork jotzen duen” motako kontzertuak ugari izaten dira. Kontua erraz samarra da. Udala ospe apur bat duen norbait kontratatzen saiatzen da, jo dezan; jendea –zenbait neurrigabe, grinaz eta adore handiz joaten da, ezta kontzertuaren muntaketa ere ez galtzeko prest, eta jendea –beste zenbait hortik... [segi]

SANFERMINETAKO ISTORIOAK
1964  Emakumezkoak entzierroan

XX. mendeko hamarkada batzuetan ez zen ongi ikusia emakumeek entzierroan lasterka egitea. Egia esan, ez ongi ikusia ez ikusia, agintariak arduratzen baitziren ibilbidean gizonak besterik ez egoteaz. Olga Omar aktoreak, 1964an, lortu zuen araudia saihestea, hori bai, pelikula bateko eszena bat grabatzeko eta beharrezko baimena izanda. Zezenak pasatu ondoren atera behar zuen lasterka egitera, baina ez zuen, antza, oso ongi kontatu eta bi zezen pasatu baino lehen abiatu zen. Ikara handia hartu zuen, bai horixe. Handik hamaika urtera, oraindik agertzen zuten egunkarietan nola erdietsi zuen Udaltzaingoak ibilbidetik hiru emakume ateratzea nahiz eta bat isilean joan zen eta bere helburua lortu zuen; hurrengo urtean, beste hiru behintzat ikusi zituzten. Urte hartatik aurrera ez zen hain arraro suertatu zenbait emakume zezenen aurrean lasterka ikustea.


Iturria: “Historia y carteles de San Fermín”, Fernando Hualderena
Photo Express
Festaren epizentroko gertaeren argazkiak
Fonoteka
Festako soinuak entzun
Bideoteka
Sanferminetako bideo-oroitzapenak. Ez ahaztekoak
Peñak 2004
Iruñako Peñen pankartak hementxe dituzu...
Fauna
Sanferminetan karriketatik ikusten ahal diren pertsonaia arruntak
Jan eta edan
Ezagutu zer jan eta edaten den sanferminetan

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved

Garapena Oxigenic