2004 Uztaila 6 7 8 9 10  11 12 13 14
SANFERMIN GIDA
2004ko afixa

Mikel Urmeneta eta Marta Coronado, Kukuxumusuko langileak, 2004ko Sanfermin Afixa Lehiaketak

KONTAKTATU
HARPIDETU
POSTALAK
SPOT TV 3D
PANTAILA BABESA
BISITA LIBURUA
LOTURAK
ESKERRAK...
BERRIAK
2004/07/09
Kukuxumusuren omenaldia konpartsari

Kukuxumusuk omenaldia egin zion atzo bertan, uztailak 8, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien konpartsari. Ekitaldian tamaina handiko bi kamiseta jantzi zitzaizkien konpartsako bi erraldoiri. Jende anitz bildu zen Marrazki Fabrikaren denda aurrealdera haurrek bereziki jarraitu zuten... [segi]

2004/07/07
Dennis Rodamn entzierroan

NBA saskibaloi jokalari ohiak gaurko entzierroan parte hartu, zehazki errateko Santo Domingoko aldapako bukaera aldean. Kirolari amerikarrak zezenengandik metro batzuetara korrika egin zuen eta gero eskuinaldera atera zen, beheko argazkian ageri den moduan.

Rodman Esklerosi... [segi]

Ikusi berrien artxiboa
PHOTO EXPRESS
   
14 22:10 h.   14 23:58 h.   14 23:59 h.
   
14 24:00 h.   14 24:05 h.   14 24:06 h.

14 Adios, los musicos dejan la ciudad de noche 24:07 h.
EGUNEKO SASI EKITALDIA
Zezenketa, itzalpetik

Zezenketa itzalpetik ikusteko aukera ere izaten da Iruñean.
“Eeeeeeeeeeeeeeeeez!”. Bai, ba, baietz. Baieeetz!
Pentsa daitekeenaren aurka, zezenketara joaten direnen erdiak baino gehiagok itzalpetik ikusten du; horrek zezenketak Iruñean gainerako tokietan bezalakoak direla pentsatzera garamatza, hain zuzen ere. Eguzkia edo itzala, tartekorik ez, argi eta ilunpe kontuetan erdizkakoetarako lekurik ez baitago. Nirekin ala nire aurka.
Itzalpean, nagusiki, ez du eguzkiak jotzen, non eta hodeitsu egoten ez den, eta orduan dena itzala da eta ez da eguzkirik batere ikusten, baldin eta berriro garbitzen ez badu. Alderantziz, inoiz ez du eguzkiak itzalean jotzen, ezta hodeiez desestaltzen denean ere. Fisikaren gauzak. Astroen misterioak.
Itzalpean... [segi]

SANFERMINETAKO ISTORIOAK
1936  Erraldoiak greban

Espainiako Gerra Zibila hasi baino egun batzuk lehenago, gizarte eta laneko gatazkak nabariak ziren, eta Iruñea ez zen salbuespena. Izan ere, festetarako bi egun falta zenean, erraldoi eta buruhandien eramaileek soldata igo ez bazieten grebari ekiteko mehatxua egin zuten. Azkenik, gauzak ez ziren hainbesterainokoak izan, baina ezin da jakin Amerika, Europa, Asia eta Afrikako errege-erreginek beren helburua lortu zuten. Hurrengo bi urteetan gerrak galaraziko zituen festak, baina matxinaturiko bandokoek ospakizunen bat egin omen zuten. Alegia, batzuk lasterkariena eta beste batzuk zezenena egiten aritu ziren antolatu zuten entzierroan. Adarkadarik zegoelako berririk ez dugu


Iturria: “Historia y carteles de San Fermín”, Fernando Hualderena
Photo Express
Festaren epizentroko gertaeren argazkiak
Fonoteka
Festako soinuak entzun
Bideoteka
Sanferminetako bideo-oroitzapenak. Ez ahaztekoak
Peñak 2004
Iruñako Peñen pankartak hementxe dituzu...
Fauna
Sanferminetan karriketatik ikusten ahal diren pertsonaia arruntak
Jan eta edan
Ezagutu zer jan eta edaten den sanferminetan

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved

Garapena Oxigenic