 Ekoiztetxe horrek San Fermin jaietako entzierroaren ideia hartu du Greziako croissant etxe baten iragarkia egiteko: croissant bat jan ondoren, mutil batek entzierro batean korrika ibiltzeko adina indar hartuko du. Planteamenduari dagokionez, erraza dirudi, baina gauzatzeari dagokionez, ez da batere erraza izan. Hasteko, Iruñeko Udalak azkenaldian ez du filmatzeko baimenik ematen “entzierroaren esanahia ez merkaturatzeko”. Hartara, Iruñetik gertu, beste hiri batean, Tafallan, filmatu dute iragarkia. Gero, lan honek izan duen beste osagai zaila zezenekin lan egitea eta gero telebistarako “otzantzea” izan da.
Izan ere, pantaila handira edo txikira salto egitean, grabazioak berezkoak edo espontaneoak baino gehiago zientifikoak izan ohi dira, eta, gainera, kasu honetan, zezenak pragmatikoak...
[segi]
|