SANFERMIN GIDA
KONTAKTATU
HARPIDETU
POSTALAK
SPOT TV 3D
PANTAILA BABESA
BISITA LIBURUA
LOTURAK
ESKERRAK...
 
Berri gehiago ALDIZKARIA atalean   Inprimatzeko bertsioa
 
 
2004/05/05
 
 
Mikel Urmeneta, Marrazki Fabrikaren sormen zuzendaria
 
   
 


Mikel Urmeneta ez da haur bat (hark nahiko luke), baina helduen mundu aspergarriaren kiratsaren aurrean amorraturiko ikasle batek bezalaxe marrazten du. Konbentzionala ere ez da, hala ere, zaila da haren marrazkien ironia eta erokeriaren aurrean irribarrerik eginen ez duenik aurkitzea.
Bere inizialak M.U. diren arren, ez da ez zezena ez behia, baina bere marrazkietan hauek hobeki dabiltza gizakiak berak baino. Ez da argiegina eta ez egiptoarra ere, baina bere egia marraztuz adierazten du.
Ez da moda diseinatzailea, hala ere ez du bere marrazkiak edonon estanpatzen uzten eta joerei zeharka begiratzen die etengabe berritzen ari diren marrazkiak ongi molda daitezen kamisetekin, jertseekin, zapiekin edo txanoekin. Ez du etorkizuna ikusten, zeren 1989an, Gonzalo Dominguez de Bidaurreta eta Koldo Aiestaran lagun eta, haatik, kideekin salduko zituen kamiseten gainean marrazkiak egiten hasi zenean, ez zuen uste kontu serioa izanen zenik.
Ez da inolaz ere elementu serioa, baina horregatik ez da arduragabea bere maitalea den Kukuxumusu Marrazki Fabrikaren izterren artean marrazten hasten denean.
Ez litzateke batere zehatza elementu puntuala eta konstantea dela esatea, baina ez da inoiz bilera batera berandu iritsi eta ez da sekula berandutu marrazkiak emateko orduan (gau batzuetan ondoren misteriotsuki dendetatik desagertu diren 20 marrazki sortzera iritsi da).
Zehazki esanda, ez da langile nekaezina, baina bere alferkeria patologikoan -horretaz harro dago- ez du ipurdia geldirik uzten bere behi larruzko aulkian eta bere eskuak ez dira gelditzen azpian paper birjina eta arkatz zorrotza duten artean.
San Fermin jaiak irauten duen 204 orduetan, ez du logalerik, ez du parranda eteten eta komuneko paperean zirriborroak etengabe egiten ibiltzen da, ondoren Kukuxumusuren mundu ero eta dibertigarrian sartuko diren marrazkiak, alegia.
Ez ditu "folklorikak" gustuko, baina bere marrazkietan ez da inoiz folkloreaz eta bere sormen lanak saltzen diren lekuetako tradizioaz ahanzten.
Ez da jende aurrean liskarrak edo egunkarietako orrietatik eskandalua sortzea gustatzen zaion zirikatzailea, baina ez du mihipekorik eta, bere burmuin apartsuan ideia bat aktibatzen denean, ideia hori oso eztabaidagarria izan arren, ez du atzera egiten. Horregatik, beti asetzen ditu jakin-minez direnak. Ez du bere burua ez izaki arrarotzat ez askatasunaren eredutzat hartzen, nahiz eta bidaiari patologikoa izan, lanean gustatzen zaiona egin eta errutinaren galtzak sekula ez jantzi. Era berean, ez du bere burua zerbaitekin edo norbait zehatzekin identifikatzen, ez du gaur gauetik haratago doazen gogo berezirik, baina betartean neguko bildumarako marrazkiak dantzan ari zaizkio dagoeneko.
Ez daki ADSL, bilatzaile baten armiarma edo HTML tag bat zer diren, baina duela sei urte Kukuxumusu.com eta Sanfermin.com web orriak sortu zituen eta haietan urtero 3 milioi lagun sartzen dira. Ez da bere buruaz trufatzeaz lotsatzen ezta Kukuxumusuren kamiseta batean euliz inguraturiko kaka mokordo eder bat jarri eta haren azpian “Kakaxumusu. The Shit Factory” (Kaka Fabrika) jartzeaz ere. Konturatuko zinenez, ez du marketingaren oso ikuspegi ortodoxoa, hala ere, merkataritza sormenaren guruek ez diote begia gainetik kentzen.
Eta, Mikel Urmenetaz, azkenik, artea bera bilatzen duen artista ez dela, baina merkataritza artista ere ez dela esan behar dugu. Kontraesana marrazkilari honekin duen saltsan da, beronek, marrazki adimentsuak egiteko estilo pertsonala izanik, diseinu erakargarri bateko soineko soilak baino gehiago bilatzen duten guztien gustukoak egiten baititu.
Horrelakoa ez da Mikel Urmeneta, Kukuxumuko marrazkilari fartsante eta sormen zuzendaria. Joan den urtean enpresa honek dituen 16 denda ofizialetan, On line Shop-ean (www.kukuxumusu.com) eta Europan zehar diren 1.000 saltoki baino gehiagotan, larru mota guztiei atxiki zitzaizkien 1.000.000 kamiseta baino gehiago saldu ziren.



 
     

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved

Garapena Oxigenic