2004 Uztaila 6 7 8 9 10 11 12 13  14
SANFERMIN GIDA
2004ko afixa

Mikel Urmeneta eta Marta Coronado, Kukuxumusuko langileak, 2004ko Sanfermin Afixa Lehiaketak

KONTAKTATU
HARPIDETU
POSTALAK
SPOT TV 3D
PANTAILA BABESA
BISITA LIBURUA
LOTURAK
ESKERRAK...
 
Berri gehiago ALDIZKARIA atalean   Inprimatzeko bertsioa
 
 
2007/07/04
 
 
Kukuxumusuk "Kalimotxo de mamá" abestiarekin ospatuko du Sanfermin 2007
 
  “Por el bull” da aurtengo festetako kamisetaren izenburua. Horretaz gain, Kukuxumusuk Sanfermin.com/tv estreinatuko du, Sanferminetako telebista  
 


Kukuxumusuk modu askotan ospatuko du Sanfermin 2007: Pablo Carbonell, Juanma Bajo Ulloa eta Mikel Urmeneta hirukoteak nahastutako “kalimotxo de mamá” abestiaren bidez; Sanfermini eskainitako Internet bidezko telebistaren bitartez; eta “Por el bull” marrazkiaren bidez, hau da, egileak entzierroari buruz duen bere ikuspegia aurtengo festetako kamisetara eramanez.

“Por el bull” da Kukuxumusuk festetarako prestatutako kamiseta moduan pentsatutako proposamena. Aurten ere, Marrazki Fabrikak entzierroa bere estilo propioaz aztertu eta aurtengo jantzia proposatu du. Horretan, noski, zezenek eta lasterkariek dute protagonismo osoa, baina umore-ukitua ere eman nahi izan zaio, ohi bezala, festetako ekitaldi nagusiari. Sanferminetarako kamiseta berezia da, markaren hemeretzigarrena, hain zuzen.

Sanferminetako telebista

Kukuxumusu orain dela 10 urte hasi zen Internet baliatzen, eta, beraz, Sanfermin.com/tv telebista modu ezin hobea da urteurrena ospatzeko. Horrela, Marrazki Fabrikak beste pauso bat eman nahi izan du Sanferminei buruzko berriak emateko eta jendea ongi pasarazteko bere ahaleginean. Euskaltelen babesarekin eta Cuatro TV eta Euskal Telebistaren laguntzarekin, proiektua abian dago jadanik, eta, horrela, festei loturiko ikus-entzunezko espazio desberdinak ikusi ahal izanen dira.

Kukuxumusuk egunero igorriko du entzierroa, ekitaldi nagusiei buruzko bideoak eskainiko ditu, festetako irudi onenak jarriko ditu ikusgai eta markaren umorea nagusi izanen duten espazioen bidez alaituko ditu ikusleak, hala nola; “The moon also rises” dokumentala, festetan zehar kapituluka emanen dena, edo “Zezena Klips”, Kukuxumusuko zezen urdina protagonista duten bideoak. Horrez gain, Sanferminei buruzko artxiboko irudiak biltzen ditu kanalak, eta, zer esanik ez, azken urteetako entzierro ikusgarrienak ere “Entzierroa” atalean..

Internauta esparru zabalari zerbitzua ematea da Sanfermin.com/tv telebistaren xedea. Eta horregatik dira hain askotarikoak edukiak. Lehen helburua da ongi pasaraztea. Kukuxumusuk entretenimendu tresna gisa baliatu nahi ditu festak, dibertimendua eta ikuskizuna nagusi dituzten edukien bila dabiltzan mundu osoko internautei begira, Iruñeko Sanferminak ezagutu ala ez ezagututa edo interesekoak izan ala ez izan haientzat.

Bigarren helburua ikuslea festetatik gidatzea, festak ezagutaraztea da, Sanferminetako ekitaldiei buruzko informazioa emanez modu eraginkor eta, aldi berean, harrigarriz. Erabiltzaileei informazioa eman eta euren parte-hartzea sustatzea dira, hurrenez hurren, proiektuaren hirugarren eta laugarren oinarriak. Izan ere, garrantzi handia eman nahi dio kanalak erabiltzaileak parte hartzeko aukerari. Horrela, erabiltzaileak bere bideoak bidali, lehiaketetan parte hartu, pieza edo dokumental laburrak sortu eta abar egin ahalko ditu. Laburbilduz, ekimenaren sortzearen eta garatzearen zuzeneko partaidea izan ahalko da.

Kanala eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan egonen da abian, eta eguneratuta beti. Eta Sanferminetan ahalegin berezia eginen du Kukuxumusuk, noski; egun hauetan informazio berezia eskainiko da festen inguruan jakin beharreko guztiaz.

Ez dira han agortzen, dena den, teknologia berriekin loturiko berrikuntzak festa hauetarako. Kukuxumusuk berritu egin du Sanfermin.com web orria, informazioa eta argazkiak aurkitzeko gune zabala izanen dena festek irauten duten bederatzi egunetan zehar; gainera, eta Playboy aldizkariarekin batera, Sanferminetako Argazki Erotikoen Nazioarteko I. Lehiaketa deitu du, erotismoaren eta festaren arteko lotura hobekien islatzen jakingo duena saritu nahi duena; eta, azkenik, Second Life delakoan ikus ahal izanen den berrikuntza: 7ko 7aren 7an Kukuxumusuk “Por el bull” eta “777” kamisetak oparituko ditu Interneteko mundu birtual horretan. Jantziak lortu ahal izateko, erabiltzaileak Kukuxumusu eremura jo eta bertan dagoen kamiseta erraldoia ukitu beharko du.

"Kalimotxo de mamá"

Kukuxumusuk 2007ko Sanferminetarako prestatu duen beste berrikuntza handia “El kalimotxo de mamá” abestiaren ekoizpena izan da. Pablo Carbonellek idatzi eta jo du abestia, eta bideoklipa Juanma Bajo Ulloa zinegileak egin zuen maiatzaren hasieran Iruñeako karriketan.

Merkaturatu eta bi hilabete baino gutxiago iraganda, Interneten gehien entzuten direnetako bat da abestia, eta 200.000 bisitatik gora jaso ditu jadanik Youtube izeneko bideo-atarian.

“El kalimotxo de mamá” ekimena Kukuxumusuko sormen zuzendaria den Mikel Urmenetari otu zitzaion, gau batean Pablo Carbonelli abestia kantatzen entzun eta gero. Kukuxumusuren espiritu eta filosofiarekin primeran zetorrela iruditu zitzaion Urmenetari, eta grabatzeko eta merkaturatzeko proposatu zion Carbonelli markaren jarraitzaile guztiendako dibertimendu proposamen gisa.

Abestia grabatu eta gero (hiru bertsio desberdin ditu), Juanma Bajo Ulloak proiektuarekin bat egin eta bideoklipa grabatu zuen, Iruñeko kaleetan. Hilabete bat eta erdi beranduago, mundu osoak entzun du “El kalimotxo de mamá”, eta hiriko lokal guztietan jarriko da Sanferminak hasi eta berehala.

Singlea, hiru bertsioak eta bideoklipa biltzen dituena, edozein Kukuxumusu dendatan lor daiteke, 30 eurotik gorako erosketak eginda. Halaber, doan jasoko da “Etiqueta” kamiseta erosten bada, Carbonellek berak abestiaren bideoklipean jantzita daramana, alegia.





 
     

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved

Garapena Oxigenic