2004 Uztaila 6 7 8 9 10 11 12 13  14
SANFERMIN GIDA
2004ko afixa

Mikel Urmeneta eta Marta Coronado, Kukuxumusuko langileak, 2004ko Sanfermin Afixa Lehiaketak

KONTAKTATU
HARPIDETU
POSTALAK
SPOT TV 3D
PANTAILA BABESA
BISITA LIBURUA
LOTURAK
ESKERRAK...
 
Berri gehiago ALDIZKARIA atalean   Inprimatzeko bertsioa
 
 
2007/06/29
 
 
Cuatro kateak bere burua osorik emango du entzierroak telebistatik emateko
 
  Kateak 32 kamera jarriko ditu ibilbide osoan, horietako bat airetikoa eta robotizatua  
 


Cuatro telebista kateak hedatze handia egingo du aurtengo entzierroak emateko. Erruki Etxearekin sinatutako hitzarmenaren bidez, entzierroak osorik emango dituen bakarra izango da kate pribatua. Izan ere, zezen-plazan sartzeko unea ere emango du, TVE kateak ez bezala.

Cuatro kateak 32 kamera jarriko ditu ibilbidean, horietako hiru supergeldoak eta bat airetikako kamera robotizatua. 40 metroko garaieran egongo den travelling zenitalari esker, Estafeta kalean doazenean, zezenei eta korrikalariei lagundu ahalko die.

Cuatrok Iruñera ekarriko dituen errealizadoreen buru Víctor Santamaría izango da; hain zuzen ere, Espainiako futbol ligako partiden emanaldien arduraduna da Canal Plusen. Aurrekari horiekin, ikuskizuna ziurtatua egongo da.

Cuatrok egingo duen hedatzeak kateko ia programa guztiei eragingo die, ez bakarrik entzierroaren emanaldiari. Izan ere, ekainaren 30etik aurrera, larunbata, kateko programa guztiek zabalduko dute festaren prestakuntza eta horren berri ematen hasiko dira. Uztailaren 6an zuzenean emango dute txupinazoa eta hiriko hainbat tokirekin konexioak egingo dituzte. Gainera, hilaren 8an eta 14an, albistegietako kirolen gaineko tarteak Iruñetik egingo dituzte, eta gainerako egunetan, sanferminei buruz hitz egingo dute kateko programa nagusietan.

Iruñean, sanferminetan, lur hartzen Kukuxumusuk lagundu dio Cuatrori. Katearen logotipoa berriro diseinatu du, eta, festek iraungo duten bederatzi egunetan katearen korporazio irudia aldatzeko, zenbait marrazki eskaini dizkio.



 
     

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved

Garapena Oxigenic