2004 Uztaila 6 7 8 9 10 11 12 13  14
SANFERMIN GIDA
2004ko afixa

Mikel Urmeneta eta Marta Coronado, Kukuxumusuko langileak, 2004ko Sanfermin Afixa Lehiaketak

KONTAKTATU
HARPIDETU
POSTALAK
SPOT TV 3D
PANTAILA BABESA
BISITA LIBURUA
LOTURAK
ESKERRAK...
 
Berri gehiago ALDIZKARIA atalean   Inprimatzeko bertsioa
 
 
2007/06/25
 
 
Sanfermin jaiak New Yorken
 
  Hirurogei bat lagunek jaien hurbiltasuna ospatu zuten New Yorkeko Club Taurinok antolatutako ekitaldi batean  
 


Pasa den ostiralean, hilak 22, New Yorkeko Club Taurinok antolatzen ohi duen Sanferminetako jaia ospatu zen, eta Iruñeko festetara sarri etortzen diren iparramerikar mordoa bildu zen bertan.
Hirurogei bat lagunek hartu zuten parte festan, zeinean patxarana eta entzierroari eta festei buruzko aipamenak ez ziren faltatu. Modu horretan, pintxoak eta kopak bukatu ondoren han zeudenek 2006ko entzierroei buruzko erreportajea ikusi zuten, eta gero beste bat, Joe Distlerrek entzierroetako korrikalari on bat nabarmentzen duten hainbat xehetasun kontatzen zituenekoa. Mansions Cateringek eman zuen afariaren ondoren beste bideo bat eskaini zen, Antonio Ferrera toreroari buruzkoa, eta horren ostean Manoleteren margolan bat, Francisco Alarcon artistarena, jarri zen enkantean. New Yorkeko Club Taurinoko beste bazkide batek, Michael Crouserrek, irailean karrikaratuko den “Los Toros” bere argazkilaritza liburu berriari buruzko hainbat ñabardura eskaini zituen.
“El kalimotxo de mamá” CDa lortzeko aukera ere izan zen, zozketa baten bitartez, eta han zeudenek Kukuxumusuk sanfermin.com orriaren hamargarren urtemuga ospatzeko atera dituen egutegiez gozatzeko aukera izan zuten, bide batez urtebetetze hura ere ospatuz.

Argazkia: Charlie Lonegan



 
     

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved

Garapena Oxigenic