2004 Uztaila 6 7 8 9 10 11 12 13  14
SANFERMIN GIDA
2004ko afixa

Mikel Urmeneta eta Marta Coronado, Kukuxumusuko langileak, 2004ko Sanfermin Afixa Lehiaketak

KONTAKTATU
HARPIDETU
POSTALAK
SPOT TV 3D
PANTAILA BABESA
BISITA LIBURUA
LOTURAK
ESKERRAK...
 
Berri gehiago ALDIZKARIA atalean   Inprimatzeko bertsioa
 
 
2007/06/23
 
 
Kukuxumusuk 2007ko sanferminetako "Urteko Giria" saria eman du Munichen
 
  Manfred Walloschke alemaniarrak "Urteko Giria" IV. saria jaso zuen atzo Munichen  
 


Manfred Walloschke alemaniarrak "Urteko Giria" IV. saria jaso zuen atzo Munichen, Kukuxumusuk atzerriko pertsonaiaren baten sanferminzaletasuna aintzat hartzeko emandako saria. Mikel Urmenetak eta Koldo Aiestaranek, etxearen sortzaileetako bik, eman zioten saria, eta ekitaldian sanferminetara urtero joaten den alemaniar ordezkaritza handia egon zen.

Sanferminak hasi direla iragartzen duen Txupinazoa botatzeko bi aste eskas falta direla, Mikel Urmenetak eta Koldo Aiestaranek, Kukuxumusuren sortzaileek, eman zioten, Manfred Walloschke alemaniarrari 2007ko "Urteko Giria" saria - adarrak dituen mundu mapa bat-. Lau urte daramatza Kukuxumusuk saria ematen.

Ekitaldia Municheko garagardotegi famatu batean egin zen eta Sanfermin jaiak eta Bavariar kultura eta ohiturak uztartu zituen. Izan ere, Alemaniako eskualde horretako jantziekin agertu ziren bertaratutako hainbat lagun. Walloschkeri omenaldia egin ostean, bertan bildutako lagun guztiek, baita saritutakoaren lagun eta senitartekoek, bat egin zuten afari batean.

Mikel Urmenetak, Manfred Walloschkek sanferminekin eta Kukuxumusurekin dituen lotura bereziak azpimarratu zituen eta "orai duela 28 urte datorrela eta bere nahikeriarekin eta bere lagunen etortzearekin bestelako besta mundiala lortzen dugu" gehitu zuen. -horiexek izan baitira saria jasotzeko arrazoi nagusienak. Walloschkek, bere aldetik, hunkituta eskertu zuen saria eta adierazi zuen: "lehen "guiri" izateak nazkagarria zirudien bainan azkeneko urte hauetan Kukuxumusuk egin duen lanarekin "guiri" izateak arrotzen gaitu"

Laugarren "Urteko giria"

Manfred Walloschke, sanferminetara 1979tik urtero joaten dena, "Urteko Giria" saria jaso duen laugarren pertsona da. Estreinako urtean, 2004an, Carmen Margarita Alicea puertorricoarrak jaso zuen, 2005ean, Lore Monning iparamerikarrak, eta 2006ean, Lars Ingvar Jungefors suediarrak. Sariaren helburua da, Mikel Urmenetaren esanetan, atzerritarrei sanferminetan duten partehartzea eskertzea; izan ere, haiei esker, festak aberatsagoak eta interesgarriagoak baitira, unibertsalagoak.




 
     

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved

Garapena Oxigenic