| |
Kukuxumusuk omenaldia egin zion atzo bertan, uztailak 8, Iruņeko Erraldoi eta Buruhandien konpartsari. Ekitaldian tamaina handiko bi kamiseta jantzi zitzaizkien konpartsako bi erraldoiri. Jende anitz bildu zen Marrazki Fabrikaren denda aurrealdera haurrek bereziki jarraitu zuten ekitaldian parte hartzera.
Kamisetak -bi metroko altuera eta bertze hainbertzeko zabalerakoak- janzteko aukeratuta erraldoiak Asiako erregea eta Amerikako erregina izan ziren. Konpartsaren laguntzaz egin eta festetako pertsonai tradizional hauen omenez sorturiko kamisetak jantzi ondoren, aipatu bi erraldoiek dantzatzeari ekin zioten. Marrazkian konpartsako pertsonai guztiak, erraldoiak,buruhandiak, kilikiak eta zaldikoak ageri dira bere izen ofizial eta herrikoiekin.
Konpartsako arduradunekin batera, Kukuxumusuko bazkideek -Mikel Urmeneta eta Koldo Aiestaran, irudiotan ikusgai- gidatuta Marrazki Fabrikako ordezkaritza handia hurbildu zen 20 minutuz iraundu zuen ekitaldian parte hartzera. Dantzatu eta ohiko agurrak eta txaloak jaso ondoren, konpartsak bere ibilbidea jarraitu zuen.
|
|