2004 Uztaila 6 7 8  9 10 11 12 13 14
SANFERMIN GIDA
2004ko afixa

Mikel Urmeneta eta Marta Coronado, Kukuxumusuko langileak, 2004ko Sanfermin Afixa Lehiaketak

KONTAKTATU
HARPIDETU
POSTALAK
SPOT TV 3D
PANTAILA BABESA
BISITA LIBURUA
LOTURAK
ESKERRAK...
 
Erreportai gehiago   Inprimatzeko bertsioa


2007/04/01
 
 
Entzierroa otzandu telebistarako
 
  Laster ikusiko ditugu Kataluniako Arena Shots ekoiztetxeak grabatu dituen irudiak  
 


Ekoiztetxe horrek San Fermin jaietako entzierroaren ideia hartu du Greziako croissant etxe baten iragarkia egiteko: croissant bat jan ondoren, mutil batek entzierro batean korrika ibiltzeko adina indar hartuko du. Planteamenduari dagokionez, erraza dirudi, baina gauzatzeari dagokionez, ez da batere erraza izan. Hasteko, Iruņeko Udalak azkenaldian ez du filmatzeko baimenik ematen “entzierroaren esanahia ez merkaturatzeko”. Hartara, Iruņetik gertu, beste hiri batean, Tafallan, filmatu dute iragarkia. Gero, lan honek izan duen beste osagai zaila zezenekin lan egitea eta gero telebistarako “otzantzea” izan da.

Izan ere, pantaila handira edo txikira salto egitean, grabazioak berezkoak edo espontaneoak baino gehiago zientifikoak izan ohi dira, eta, gainera, kasu honetan, zezenak pragmatikoak baino gehiago adierazkorrak dira. Zinemako film batean bezala, iragarkietan denak egon behar du kontrolpean; bestela, hutsak erakusten dituzten emankizunetan ateratzen zaituzte eta bereak eta bi esaten dituzte, zigarreta erreagoa dagoelako hemen edo han, batek kapela daramalako agerraldi batean eta bestean ez… Imajina ezazue, gainera, gorabehera horiek guztiak mendean edukitzea animalia basatiak tartean direla, zezenak, hain zuzen ere. Zezenek zulatu egiten zaituzte, eta, aurrean jartzen bazara, betiko harrapatzen saiatzen dira. Baina, aldi berean, hori da sanferminetako entzierro bat, betiko horietako bat, filmatzen saiatzeak duen alderdi dibertigarria edo arriskutsua. Izan ere, zezenak ez dira ordenagailu bidez itxuratutakoak, ez dira animalia otzanduak, ez. Egiazkoak dira bai zezenak eta bai korrikalariak ere, hartara, emaitza egiazkoagoa eta sinesgarriagoa baita.

Beste batzuek ere erabili izan dute entzierroaren ideia iragarkiak egiteko. Esate baterako, San Miguel garagardoak iragartzeko, bisonteak ibili ziren korrika New Yorkeko kaleetan, eta Spike Leek beste bat grabatu zuen Levi Strauss etxearentzat. Orain, Joangilek hartu du entzierro bat grabatzeko eta itxuratzeko ardura. Arena Shotseko zuzendari Joangilek, besteak beste, Cruz Verde, Nissan eta California Walnuts etxeentzat egin izan ditu iragarkiak. Lan egiteko, gainera, eguraldi txarrari egin behar izan zion aurre; izan ere, martxoko egun hartan, Tafallan, haizea ibiltzeaz gain, hotza, euria eta elur pixka bat egin zuen. Hala eta guztiz ere, ibilbideko leku estrategikoetan zinemako kamerak jarri zituzten, eta denak lanean hasi ziren: zuzendaritzako kideak, laguntzaileak, garabiak, animatzaileak, era guztietako teknikariak, estrak, korrikalariak eta, nola ez, zezenak.

Harraldien ondoren, Joangilek grabatutakoa egiaztatzen zuen eta agerraldi bakoitza hobetzen saiatzeko aginduak ematen zituen. Lehenbizi, zezenak eta korrikalariak elkarrengandik oso bereiz zihoazen, gero hurbilegi, gero ezkerretik joan beharrean eskuinetik zihoazen, gero behizaina zezenak baino gehiago ikusten zen… Baina pixkana-pixkana aurreikusitako asmoak gauzatzen joan ziren eta nahiak betetzen. Irudi originalenetako bat entzierroaren azken zatikoa izan zen: chroma hondo bat zegoen jarria, gero atzealdean beste irudi batzuk jarri ahal izateko. Lehen planoan zezenak ikusten ziren, eta atzealdean ehun berde bat, gero, ekoizpen ondorengo tratamenduen bidez zuzendariak nahi duena jar dezan. Izan ere, Joangil oso iaioa da ekoizpen ondorengo tratamenduak egiten, eta, aldi berean, ezaguna horregatik. Iragarkia ematen dutenean, ikusiko dugu. Dena dela, eta horrelako grabazio gogor eta errepikakor batean harritzekoa ez den moduan, izan zen beste gorabeherarik: zezen batek estretako bat harrapatu zuen eta, adarra sartu zionez, 25 zentimetro sakoneko zauria egin zion hankan.

Horrelako grabazioetan dena oso azkar gertatu ohi da eta ezin da inolako akatsik egin. Tafallan ikusi genuen: zezenak ateratzen ziren eta minutu batean, zezen-plazatik aterata, bihurgunea pasatzen zuten. Une horretan, kamera guztiek batera filmatu behar zuten, zinemako metrajea igarotzen denan egiten duen soinu klasikoa entzuten zela; mendebaldeko diligentzia balitz bezala, hain zuzen ere. Behin ekintza bukatzen zenean, isiltasun mekanikoak ahotsei, aginduei, walkie-talkiei eta, agerraldia ikusteko, bideo monitoreei uzten zien lekua. Itxurazko zalaparta hura ezin hobeki antolatuta zegoen. Denak berriz prest zeudenean, errepikatu egiten zuten. Eta berriro, harraldia, egiaztatzea, aldaketak eta aurrera. Errepikatzeak eta xehetasunak aztertzeak ekoizpen ondorengo lana errazagoa eta emankorragoa izan dadin lagunduko dute, eta, hartara, iragarkiaren emaitza eraginkorragoa izango da. Profesional ez direnak aspertzeak eta animalia basatiekin lan egiteak, gero eta motelagoa eta, aldi berean, arriskutsuagoak baitira, berekin ditu arriskuak. Eta, azkenean, hala gertatu zen.

Nolanahi ere, hainbat eta hainbat harraldiren ondoren, teknikariek eta figuranteek egindako lana saritu nahian, entzierro osoa egiteko baimena eman zuen ekoiztetxeak, kamerarik eta inolako eskakizunik gabe, parte hartu zutenek zezenen aurrean korrika eginez goza zezaten.





 
     

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved

Garapena Oxigenic