|
|
|
|
|
|
|
|
|
|

|
Mikel Urmeneta eta Marta Coronado, Kukuxumusuko langileak, 2004ko Sanfermin Afixa Lehiaketak
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
| |
Prozesioa irratian |
|
|
|
| |
|
|
| |
|
Irrati-saindua, airean
|
Uztailaren 6a 7a hasten denean, hain zuzen, bukatzen da. Eta ordurako –horren goiz, erreparaiozu orduari, sinestea ere – 7an gaude. Eta 7an prozesioa tokatzen da. Eta sanferminetako prozesioak jende andana esan nahi du, esertzeko bankurik ez, freskatzeko tabernarik ez (tabernek ere ixten baitute), bermatzeko barrarik ez, “zertan ari zara hemen horren bakartia” girorik ez eta parranda egiteko parranda lekurik ez. “Baina ikusi nahi dut, sentitu, bizi, ukitu nahi dut. Prozesioa, alegia”. Ba, entzun ezazu irratian, zorreketepuska halakoa.
Bai ba, irratian. Prozesioa irratian etxera heldu berria entzuten ahal baita, gosaldu berria, baita dutxatu berria, orraztu berria, oheratu berria eta irratia piztu berria ere. “Egun on, goizeko hamarrak dira. Zuekin, sanferminetako prozesioa”. Eta erdi lo gera zaitezke artean futbola zein prozesioak berdin-berdin ematen dituen irrati-esatari betaurrekodunak kontatzen dizuelarik nola egiten duen aurrera segizioak, nola gelditzen den, nola egiten duen berriro aurrera, nola berriro ere pausatzen den, a zer-nolako zirrara, nola abesten duten jota hori, etab. Hamarrak eta bostean seko gelditzearena edo ez, hori norberaren kontua da. Baten “potteginanago” mailaren arabera, metatutako logalearen arabera edota norberaren debozioaren arabera. Gainera, kasu horretan badago bulda, prozesioa barrutik baitoa, eta sanferminetakoa are gehiago.
|
|
| |
|
|
|