|
|
2003-07-10
Kukuxumusuri eginiko plagio zantzuak |
|
Iruñeko Epaitegiko 1go aretoak auto bat eman du erranez jabetza intelektuaren kontra plagio zantzuak existitzen direla enfermin.com enpresaren produktuetan.
Iragan uztailaren 7an Kukuxumusuk eginiko salaketaren ostean, poliziak enfermin.com markaren 200 kamiseta konfiskatu zituen, zeinetan, antza...
[segi]
|
2003-07-08
German Rodriguezen heriotzaren 25. urteurrena |
|
Gaurko egunean zehar eginen diren hainbat ekitaldik 1978ko Sanferminetan izandako istiluak gogora ekarriko dituzte, istilu horien 25. urteurrena betetzen den egunean bertan. Urte hartan zezenketaren ostean istiluak sortu ziren zezen plazaren barrenean eta German Rodríguez gaztea tiro batez hil zuten....
[segi]
|
2003-07-06
Hasi da parranda! |
|
Hamabietan puntuan, ohikoa den moduan, txupinazo zaratatsu eta jendetsu batek hasiera eman zion, ordurako jada aurreikusitako ordutegia baino lehen hasitako festa giroari. Gutxi batzuk itxaron zuten markatutako ordurarte. Udal plazan bultzaka, Ketchup eta irinaz leporaino zikinduta Gazteluko plazan,...
[segi]
|
|
|
Hamar galdera ...
JOSE MARIA MARCO GARCIA-MINARI |
“Eguzki tendidua feriaren berezitasunaren parte da”

José María Marco, Miserikordia Etxeko zezen batzordearen presidente den aldetik, zezenketei, kartelei, toreatzaileei, banderilleroei, zaldimutilei, ganadutegiei edo zezen plazari dagokien ardura du eta horren guztiaren prestakuntzaz arduratzen da. Itzal aldeko zalea da, Iruñean eguzki aldekoa ez izatea dena -beti kontuan hartu beharreko datua-, eta sanferminetako publikoaren zati handi batek feria “bizitzeko” duen modu bereziagatik puristenen dardu pozoituak jasan behar dituen arren, Zezen Feriarekiko menpekotasuna aitortzen digu, haren bertute eta akats guztiekin. Edonola ere, toreatzaile hoberenek -edo ospetsuenek- eta ganadutegi hoberenek -Iruñean egiazko zezenekin- ez diote hutsik egiten bederatzi egunetako hitzordu horri. José María Marco, besteak beste, urtez urte horrela jarrai dezan arduratzen da.
-Iruñean zezenketarako egiazko zaletasunik al dago ala ohituragatik joaten da jendea zezen-plazara?
-Iruñean, gainerako zezen-plaza guztietan bezala, zezenketetara ferian joateko zaletasuna eta ohitura dago. Feria ez denean jende gutxi joan ohi da.
-Sanferminetan sarrera bat lortzea ia ezinezkoa izaten da. Hori ona ala txarra da?
-Txarra da, bai joan ezinik den publikoarentzat bai sarrera-eskari handiari erantzun ezin dion enpresarentzat.
-Hitz egin dezagun eguzki aldeko ikusleez. Arazoa dira ala plaza horren xarmaren parte?
- Eguzki tendidua feriaren berezitasunaren parte da. Feriak, garrantzitsuak izanen badira,...
[segi]
|
|
|
Photo Express
por Mikel Lasa
|
 |
|
 |
|
 |
|
10 07:10 h. |
|
10 13.10 h. |
|
10 18:20 h. |
10 "Rivera Ordoñez: mal" Plaza toros 19.35 h. |
|
|