|
|
2003-07-06
Hasi da parranda! |
|
Hamabietan puntuan, ohikoa den moduan, txupinazo zaratatsu eta jendetsu batek hasiera eman zion, ordurako jada aurreikusitako ordutegia baino lehen hasitako festa giroari. Gutxi batzuk itxaron zuten markatutako ordurarte. Udal plazan bultzaka, Ketchup eta irinaz leporaino zikinduta Gazteluko plazan,...
[segi]
|
2003-07-04
Ez da ezer falta |
|
Oso hurbil gaude, ordu batzuk bertzerik ez dira falta Sanferminak hasteko, eta Kukuxumusuko Marrazki Fabrikak festak noiz eginen duen eztanda inorentzat oharkabean pasa ez dadin, Estafetako denda ofizialeko aurrealdean uztailaren 6ko 12,00ak iristeko falta diren egunak, orduak eta segunduak markatzen...
[segi]
|
2003-07-04
Euskarazko egitaraua Sanferminetarako |
|
Euskal kulturak eta gure hizkuntzak festetan ere bere tokia izan dezaten, Iruñeko hainbat elkartek egitarau berezia prestatu dute Sanfermin festetarako. Antolatzaileen artean Orreaga, EHE, AEK, IKA Arturo Kanpion, Peñen Federazioa, Ortzadar, Iruña Taldea eta Karrikiri elkartea daude. AEKren txokoak,...
[segi]
|
|
|
Hamar galdera ...
ANGELITA ALFARORI |
“Sanferminetan ministroek bezala jaten dugu”

Sukaldaria da baina ez du jatetxerik, espartinak egiten ditu baina ez ditu saltzen, soilik oparitu egiten ditu, errezeta liburuak idazten ditu, baina ez du hortik bizitzeko asmorik ere. Angelita Alfaro nekaezin eta polifazetikoak ez du mundu honetatik arrastorik utzi gabe pasatu nahi, horrexegatik aritzen da sukaldean, idazten, josten edo opariak egiten. Bere lehen platera 11 urte zituela prestatu zuela dio, 17 urterekin neskame zegoen etxe hartako sukaldaria zelatatzen zuela eta ezkondu zenean bai aritu ahal izan zuela gustura sukaldeko eltze artean. Horren onuradun handiena bere senarra izan zen, noski. Hilabete batzuren buruan aterako da bere seigarren liburua -El País-Aguilarrek argitaratua- “Los postres de Angelita Alfaro” edo “Angelita Alfaroren bazkalburukoak”, baina, etengabe lanean, dagoeneko zazpigarren liburua buruan du. Duen pena bakarra, goi mailako sukaldaritza eskola batera joan ezin izana da, baina kontsolatu egiten da bere lagun Juan Mari Arzakek esaten diona entzunda, eskola baten beharrik ere ez duela, alegia.
-Errezeta arrakastatsuak dituzten liburuen egilea, baina jatetxerik gabea.
-Ez, ez dut jatetxerik izan, baina 23 urtez apaiza izan nuen etxean eta, ba al dakizu zuk zer den apaiz batek bezala bazkaltzea? Ba hark egunero ekartzen zituen lau, bost, sei edo zortzi apaiz bazkaltzera eta jatetxe txiki bat izatea bezalako zerbait zen.
-Angelita, zer duzu nahiago, bazkaldu ala sukaldean aritu?
-Nik bi moduetara disfrutatzen...
[segi]
|
|
|
Photo Express
por Mikel Lasa
|
 |
|
 |
|
 |
|
6 12:00 h. |
|
6 14:30 h. |
|
6 19:15 h. |
6 "Mojinos escocidos: el Sevilla" Parque de Antoniuti 24:50 h. |
|
|