|
|
2003-07-10
Kukuxumusuri eginiko plagio zantzuak |
|
Iruñeko Epaitegiko 1go aretoak auto bat eman du erranez jabetza intelektuaren kontra plagio zantzuak existitzen direla enfermin.com enpresaren produktuetan.
Iragan uztailaren 7an Kukuxumusuk eginiko salaketaren ostean, poliziak enfermin.com markaren 200 kamiseta konfiskatu zituen, zeinetan, antza...
[segi]
|
|
|
Hamar galdera ...
JIM HOLLANDERRI |
“Ez dago entzierroaren argazki perfekturik”

Sanferminak, munduko argazki estudiorik handiena, paradisua da haren kaleetan barna murgiltzen diren erreportari grafikoentzat. Jim Hollander iparramerikarra halako erreportari saiatua dugu. Urtero, uztailarekin, Jerusalem gatazkatsua utzi, bertan Reuterseko korrespontsala baita, eta Iruñera hurbiltzen zaigu. 13 urte zituelarik bisitatu zuen hiria estreinakoz eta horren txunditurik utzi zuen, harrezkero ezin libratu izan dela haren erakarpenaz. Sanferminekiko duen grinaren frogarik argiena egin izan dituen milaka argazkiak dira -haietako bat 2002ko Zezen Feriarako hautatua-, eta ‘Fiesta’ izenburuko bere liburua, 315 orrialde eta 296 argazki dituena, 25 urtetan zehar hainbat entzierrotako, zezenketako eta parrandatako ibili eta bidaldietako fruitu inprimatua. Bere kamera ospetsua bidelagun, Sanferminetako zenbait txokotan zehar jarraitu genion.
-Korrikalaria eta argazkilaria izan zara; non pasatu duzu hobe, hesiaren aurrean ala atzean?
-Uste dut gauza biak egin ditudala ongi, bai zezenen aurrean korritu bai kalean egindako lana. Egia da korritzen nuenean askoz gazteagoa nintzela (1977. urtean utzi nion, 90 entzierrotan aritu ondoren). Agian korritu izanak zoliagoa bihurtzen nau zezena atzemateko orduan.
-Entzierroaren argazkirik onenak egiteko beharrezkoa al da aurretik korrikalaria izandakoa izatea?
-Ez halabeharrez, baina akaso lagungarria gerta daiteke. Entzierroa horren da azkarra argazkilariak oso denbora gutxi baitu pentsatzeko zer...
[segi]
|
|
|
Photo Express
por Mikel Lasa
|
 |
|
 |
|
 |
|
13 06:10 h. |
|
13 09:15 h. |
|
13 18:05 h. |
13 "Mas marcha" Calle Caldereria 24+2 h. |
|
|