ESPAÑOL | ENGLISH
2003 Uztaila 6 7 8 9 10 11 12 13 14
2003-07-06
Hasi da parranda!

Hamabietan puntuan, ohikoa den moduan, txupinazo zaratatsu eta jendetsu batek hasiera eman zion, ordurako jada aurreikusitako ordutegia baino lehen hasitako festa giroari. Gutxi batzuk itxaron zuten markatutako ordurarte. Udal plazan bultzaka, Ketchup eta irinaz leporaino zikinduta Gazteluko plazan,...  
[segi]

2003-07-04
Ez da ezer falta

Oso hurbil gaude, ordu batzuk bertzerik ez dira falta Sanferminak hasteko, eta Kukuxumusuko Marrazki Fabrikak festak noiz eginen duen eztanda inorentzat oharkabean pasa ez dadin, Estafetako denda ofizialeko aurrealdean uztailaren 6ko 12,00ak iristeko falta diren egunak, orduak eta segunduak markatzen...  
[segi]

2003-07-04
Euskarazko egitaraua Sanferminetarako

Euskal kulturak eta gure hizkuntzak festetan ere bere tokia izan dezaten, Iruñeko hainbat elkartek egitarau berezia prestatu dute Sanfermin festetarako. Antolatzaileen artean Orreaga, EHE, AEK, IKA Arturo Kanpion, Peñen Federazioa, Ortzadar, Iruña Taldea eta Karrikiri elkartea daude. AEKren txokoak,...  
[segi]

 
Hamar galdera ...
Mikel Urmenetari
“Kukuxumusu Sanferminen parasito ongilea da”



Ihes egiten die esloganei, estereotipoei, betiko leloei, eta, parranda gau batean, nekagarri jarri eta bakean uzten ez duen hari. Mikel Urmeneta, bere senetik ateratako marrazkien frijitze-toki -Kukuxumusu- horren sortzailea, nahi duena esan eta egiteko libre sentitzen da eta, agian horregatik, maite-suak eta nazkak sortzen ditu aldekoengan eta kontrakoengan. Bera da milioi bat kamiseta saldu eta bere buruaz irri egiten duen enpresa bateko iruzurgile handia. Hamabost San Fermin bete ditu aurten (Kukuxumusuk, Urmenetak zenbait gehiago) eta, epe motzean, istorio hau bukatzea ez dirudi gauzagarria. Marrazki Fabrikak eta haren gorabeherak luzerako indarra dute. “Erretiroak itxaron dezake” abisatu du Urmenetak. Bere Sanferminetako erotze hori moztu diogu aitorpena hartzeko.

-Zertan ari da zu bezalako gizabanako bat honelako festetan?
-Ustekabean etorri nintzen Iruñera duela 39 urte, hemen jaio nintzen, abenduaren 25 batean, baina zaletasunez uztailaren 6 batean jaio behar nuen: Eguberriak gorrotatu eta Sanferminak izugarri maite ditut. Ez zaizkit inposatutako familiak gustatzen, bat-batekoak, ordea, bai. Ez zait hotza gustatzen, beroa, ordea, bai. Ez zaizkit erregeak atsegin, erraldoiak, ordea, bai, e.a.

-Harro ateratzeko galdera: zeren usaina dute Sanferminek?
-Arindutako gernubidearena, batez ere. Hartzitutako pixarena. Baita ardo, zezen, izerdi eta zerrautsarena ere. Atsegin izatera iristen diren usainak dira, ukuilu usainaren antzera.

-Entzierroan...  
[segi]

Photo Express    por Mikel Lasa 
   
7 07:30 h.   7 18:15 h.   7 23:30 h.

7 "Txaranga y Juerga " Plaza Consistorial 24:+2 h.
     
   
  Sanfermin.com-eko argazkilariek haien gela ilunean gordetzen dituzten irudiak. [segi]
 
   
 

Festako soinuak entzun. Ez zaie herriminez jotakoei gomendatzen [segi]

 
   
  Sanferminetako bideo-oroitzapenak. Ez ahaztekoak  [segi]

 
   
 

 
   
   
  Hona hemen sanfermineta azaltzen diren animalia klase usatuenak Festa sasoian.  
     
 
 
  Jakin nahi zer edan eta zer jan sanferminetan 24 orduko parranda egiteko.  

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved

Garapena Oxigenic