ESPAÑOL | ENGLISH
2003 Uztaila 6 7 8 9 10 11 12 13 14
Gaurko entzierroa  
Luis Azanza
Arriskutsua eta zirraragarria
> Gaurko entzierroaren infografikoa
+ Zaurituen berri
+ Gaurko argazki guztiak ikusi
+ Gaurko entzierroa atalez atal
+ Biharko entzierroaren aurreikuspena
 
2003ko Sanferminetako zazpigarren entzierroa, Eduardo Miuraren ganadutegiko zezenekin, oso arriskutsua eta zirraragarria izan da. Normalean gertatzen ez den bezala, aurtengoan Miura ganadutegiko zezenek korrikalariak harrapatzeko keinuak egin dituzte jendez gainezka zegoen ibilbidean zehar. Lasterketak hiru minutu inguruko iraupena izan du eta adarkatu bat eta bertze zazpi lagun kolpatuta utzi ditu.
Santo Domingoko ikuiluetatik irteterakoan joaldunek babestu dituzte Miurako zezenak hasierako metroetan. Pixka bat aurrerago zezen batek eskuin aldera jo du eta bertze batek ezkerraldera zeuden korrikalarien kontra. Hainbat gazte lurrera erori da eta gaurko entzierroan zauritutako hainbat lagun tarte honetakoak izan dira. Erorketa aunitzez gain, lasterkariek aukera politak izan dituzte zezenen adarren artetik korrika ibiltzeko eta lasterketa ikusgarriak ikusi ahal izan dira. Udal plazara iritsita zezen batek aurrea hartu du eta Mercaderesko zatian estropezu egin eta gazte bat adarkatu omen du. Bihurgunean hainbat adardun lurrera erori da eta zezen saldoa sakabanatuta sartu da jendez mukuru zegoen Estafeta karrikan.
Estafeta karrika osoan zehar arrisku une larriak bizi izan dira...
[segi]

 
     
  Aurkitu Sanfermineko ekitaldi ospetsuena den entzierroaren erokeriaren arrazoi hori eta beste hainbat [segi]  
   
  Emozioa entzierroaren argazki hoberenak egin dituztenen begiradaren bidez. [segi]  
   
   

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved

Garapena Oxigenic