|
|
| Gaurko entzierroa |
|
Luis Azanza |
|
|
Barkatua
|
|
Astebururako iragartzen zen moduan, 2003ko Sanferminetako seigarren entzierroa, Dolores Aguirreren zezenekin, ikaragarri jendetsua izan da eta bi korrikalari adarkatuta suertatu dira eta bertze bortz Iruņeko ospitaletara eraman dituzte.
Zezen saldoa joaldunek babestuta abiatu da Santo Domingoko aldapatik gora, baina tartearen erdialdera edo zezen beltz batek aurrea hartu du eta arrisku une biziak sortu ditu hainbat gazteren kontra joz; horietako bat airetik bota du Udal plaza hasieran eta adarra sartu dio eskuineko izterrean eta kolpe bat buruan.
Zezen saldoa ia elkarrekin abiatu da Mercadereseraino, baina bihurgunera iritis aitzin aurretik zihoan zezen beltzak estropezu egin du eta haren ondotik atzetik heltzen ari ziren bertze bi adardun. Ordutik aitzina eta bihurgunetik ateratzerakoan bertze zezen batzuk izandako erorketaren ondotik, zezen saldoa sakabanatu egin da eta talde ezberdinetan korrika egin du Estafetan zehar. Atzo gertatu zen moduan, Estafeta hasieran gazte bat bi adardunen artean harrapatuta gelditu da, baina, zorionez, ez du adarkadarik jaso. Zezen saldoaren sakabanaketari esker korrikalariek aukerak izan dituzte han eta hemen, zezenen adarren artetik...
[segi]
|
|
|
| |
|
|
  |
| |
Aurkitu Sanfermineko ekitaldi ospetsuena den entzierroaren erokeriaren arrazoi hori eta beste hainbat
[segi] |
|
| |
 |
|
| |
Emozioa entzierroaren argazki hoberenak egin dituztenen begiradaren bidez.
[segi] |
|
| |
 |
|
 |
 |
 |
| |
|
|
|