ESPAÑOL | ENGLISH
2003 Uztaila 6 7 8 9 10 11 12 13 14
Gaurko entzierroa  
Luis Azanza
Gutxigatik!
> Gaurko entzierroaren infografikoa
+ Zaurituen berri
+ Gaurko argazki guztiak ikusi
+ Gaurko entzierroa atalez atal
+ Biharko entzierroaren aurreikuspena
 
2003ko Sanferminetako bosgarren entzierroa, Adolfo Martinen zezenekin, oso azkarra izan da, 2:40, eta, zorionez, ez da adarkaturik izan. Halere, zortzi lagun Iruñeko ospitaletara eraman dituzte hainbat kolpe eta traumatismorekin.

Ibilbidearen hasieratik Adolfo Martínen ganadutegiko zezenek joaldunen aitzinetik korrika egin dute eta Santo Domingoko tartean bertan arrisku une latzak bizi izan dituzte espaloian igota zeuden gazte batzuk aurretik joaten zen zezena haien kontra jo duenean. Metro batzuk aitzinago hiru zezen haien anaien eta joaldunen aurretik jarri dira eta Mercaderesco bihurguneraino gidari lanetan aritu dira.
Zenbait zezenek korrikalariak harrapatzeko keinuak egin dituzte lasterketan zehar eta zezen saldoaren atzetik joaten ziren bi zezen lurrera erori dira Mercaderes hasieran. Ohikoa den moduan, hasieran joaten ziren bi adardunek estropezu egin dute bihurgunean eta atzetik zetorren gazte bat erortzekotan egon da. Eskuin aldera jo du babes bila, baina atzetik heldu diren zezenak saihesteko karrika zeharkatu behar izan du berriro. Azkar ibili da eta mirariz onik atera da.

Estafeta karrikaren hasieran zezen saldoa ia elkartu da, baina jarraian bi...
[segi]

 
     
  Aurkitu Sanfermineko ekitaldi ospetsuena den entzierroaren erokeriaren arrazoi hori eta beste hainbat [segi]  
   
  Emozioa entzierroaren argazki hoberenak egin dituztenen begiradaren bidez. [segi]  
   
   

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved

Garapena Oxigenic