|
|
| Gaurko entzierroa |
|
Javier Campos |
|
|
Bizkorra eta oso arriskutsua
|
|
2003ko Sanferminetako zortzigarren eta, beraz, azkeneko entzierroa, Torrestrella ganadutegiko zezenekin, oso zirraragarria eta arriskutsua izan da, batik bat zezen saldoaren atzealdean joaten ziren bi zezen Estafetan barna bakarrik joan direlako. Lasterketak lau minutu eskas iraun ditu eta bi lagun adarkatuta suertatu dira, horietako bat -amerikar bat- oso larri dago- eta bertze lau Iruņeko ospitaletara eraman dituzte.
Ganadutegi arriskutsua izatearen ospeari jarraikiz, aurtengo Sanferminetako azkeneko lasterketan Torrestrellako zezenek oso entzierro arriskutsua egin dute, baina, zorionez, aurreko egunetan baino korrikalari dexente gutxiago zeudenez, soilik bi lagun adarkatuta suertatu dira eta bertze lau zaurituta.
Zezen saldoa abiadura bizian joan da Santo Domingoko aldapatik, baina segituan zezen beltz bat aurrealdera pasa da eta bere anaiengandik metro batzuetara korrika egin du Mercadereseraino. Bihurgunera heldu aitzin estropezu egin du eta gazte bat kolpatu du egur hesiaren kontra, baina korrikalaria azkar altxa da berriro. Atzetik zetozen bi zezen xurixkak lurrera erori dira eta bertze bi gazte harrapatu dituzte, baina, antza denez, min handiegirik sortu...
[segi]
|
|
|
| |
|
|
  |
| |
Aurkitu Sanfermineko ekitaldi ospetsuena den entzierroaren erokeriaren arrazoi hori eta beste hainbat
[segi] |
|
| |
 |
|
| |
Emozioa entzierroaren argazki hoberenak egin dituztenen begiradaren bidez.
[segi] |
|
| |
 |
|
 |
 |
 |
| |
|
|
|