ESPAÑOL | ENGLISH
2003 Uztaila 6 7 8 9 10 11 12 13 14
Gaurko entzierroa  
Mikel Goņi
Izua Mercaderesen
> Gaurko entzierroaren infografikoa
+ Zaurituen berri
+ Gaurko argazki guztiak ikusi
+ Gaurko entzierroa atalez atal
+ Biharko entzierroaren aurreikuspena
 
Aurtengo Sanferminetako laugarren entzierroa, Jandilla ganadutegiko zezenekin, abiadura bizikoa izan da, 4:30, eta arrisku une larriak bizi izan dira ibilbideko hiru tarteetan batik bat (Santo Domingo, Mercaderes eta Kailejoia). Hiru lagun adarkadaz zaurituta suertatu dira eta bertze zazpi Iruņeko ospitaletara eraman dituzte.

Jandillako ganadutegiko zezenekin gertatu ohi den moduan, lasterketa abiadura handikoa izan da eta zenbait tartetan, entzierroaren hasieran, Mercaderesen eta bukaeran, arrisku une larriak bizi izan dira.

Zezen saldoa arrapaladan atera da Santo Domingoko ikuluetatik eta segundu batzuk elkarrekin joan bada, segituan zezen gorrixka batek aurrea hartu du zezen beltz batekin batera eta hainbat korrikalariren kontra jo dute. Horietako bi adarkadaz zaurituta suertatu dira. Udal plazan bi zezen horiek zezen saldoa gidatu dute eta zenbait gazte lurrera erori da zezenen abiadura ezin jarraituz. Mercaderesko bihurgune arriskutsuan aurretik joaten ziren bi zezenek estropezu egin eta lurrera erori dira. Segundo eskasetara zezen baten adarretatik oso gertu korrika joaten zen gazte bat toki berean erori eta adardunen artean harrapatuta gelditu da. Izua zabaldu...
[segi]

 
     
  Aurkitu Sanfermineko ekitaldi ospetsuena den entzierroaren erokeriaren arrazoi hori eta beste hainbat [segi]  
   
  Emozioa entzierroaren argazki hoberenak egin dituztenen begiradaren bidez. [segi]  
   
   

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved

Garapena Oxigenic