|
|
| Gaurko entzierroa |
|
|
|
|
Arrapaladan zezen plazaraino
|
|
2003ko Sanferminetako hirugarren entzierroa, Juan Pedro Domecq ganadutegiko zezenekin, orain arteko lasterketarik azkarrena izan da, 2:30, eta bost zauritu arin (kolpe ezberdinak jasota) utzi ditu. Ez da adarkadaz inor zauritu.
Aurtengo festetako hirugarren entzierro abiadura bizian joan da ibilbidearen hasieratik, Santo Domingoko aldapatik, eta tarte horren erdialdetik zezen beltz bat aritu da gidari lanetan entzierroaren bukaerararte. Mercaderesko zatian atzetik zetorren bertze zezen beltz bat elkartu zaio eta elkarrekin joan dira ia ibilbide osoan zehar.
Mercaderesko tartearen bukaeran, Estafetari hasiera ematen dion bihurgunean, hiru adardun lurrera erori dira, baina ez da arrisku une larririk sortu. Estafeta karrikan zezen saldoaren aurretik joaten ziren bi zezen beltzak bakarrik abiatu dira zintzo zintzo ibilbidean zehar eta lasterketa ikaragarri politak ikusi ahal izan dira zezenen adarren tartetik ibilbidearen bukaera arte. Zezen saldoan joaten zen zezen beltza lurrera erortzeko keinua egin eta ondoan joaten zen zezen gorrixka bultzatu du. Azken adardun hau lurrera erori da, baina zorionez ez da arrisku une larririk sortu.
Kailejoiaren sarreran...
[segi]
|
|
|
| |
|
|
  |
| |
Aurkitu Sanfermineko ekitaldi ospetsuena den entzierroaren erokeriaren arrazoi hori eta beste hainbat
[segi] |
|
| |
 |
|
| |
Emozioa entzierroaren argazki hoberenak egin dituztenen begiradaren bidez.
[segi] |
|
| |
 |
|
 |
 |
 |
| |
|
|
|