ESPAÑOL | ENGLISH
2003 Uztaila 6 7 8 9 10 11 12 13 14
Gaurko entzierroa  
Iruņapress - C.A.
Egurra kailejoian
> Gaurko entzierroaren infografikoa
+ Zaurituen berri
+ Gaurko argazki guztiak ikusi
+ Gaurko entzierroa atalez atal
+ Biharko entzierroaren aurreikuspena
 
Cebada Gago ganadutegiko zezenak protagonista izan dituen 2003ko Sanferminetako bigarren entzierroa oso arriskutsua izan da, zezen hauekin gertatu ohi den moduan, 4:40ko iraupena izan du eta lau lagun larriki zauritu dira; horietako hiru adarkadaz Estafeta, kailejoiaren sarreran eta kailejoian bertan. Laugarren zauritua Mercaderesen izan da eta buruan kolpe handia jaso du.
Zezen saldoa arrapaladan atera da Santo Domingoko ikuiluetatik eta elkarrekin abiatu da tarte horren erdialderarte. Saldoaren hasieran joaten zen zezen beltz bat lurrera erori da eta haren atzetik, metro batzuk beranduago, atzetik joaten ziren bertze bi zezen beltzek estrapozo egin dute eta ibilbide osoan solte gelditu dira.

Udal plazan atzean gelditu diren bi zezen horiek eskuinaldeko hesi inguruan zeuden korrikalarien kontra jo dute, baina zorionez ez da arrisku handiegirik sortu. Horietako zezen bat lurrera erori da berriro Mercaderes hasieran. Estafetan sartu aitzin, Mercaderesko bihurgune arriskutsuan, zezen gehienak lurrera erori dira indar handiz eta zezen saldoa bananduta sartu da Estafetako tartera; aurretik lau zezen joaldunekin batera eta atzetik Santo Domingotik solte gelditu diren bi zezen...
[segi]

 
     
  Aurkitu Sanfermineko ekitaldi ospetsuena den entzierroaren erokeriaren arrazoi hori eta beste hainbat [segi]  
   
  Emozioa entzierroaren argazki hoberenak egin dituztenen begiradaren bidez. [segi]  
   
   

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved

Garapena Oxigenic