ESPAÑOL | ENGLISH
2003 Uztaila 6 7 8 9 10 11 12 13 14
Gaurko entzierroa  
Iruñapress - M.S.
Entzierro azkarra eta garbia
> Gaurko entzierroaren infografikoa
+ Zaurituen berri
+ Gaurko argazki guztiak ikusi
+ Gaurko entzierroa atalez atal
+ Biharko entzierroaren aurreikuspena
 
2003ko Sanferminetako lehenengo entzierroa, Extremadurako Alcurrucén ganadutegiko zezenekin, oso azkarra izan da, 2:45, eta lau zauritu utzi ditu Udal plaza, Estafeta eta Kailejoiko tarteetan.

Zezen saldoa elkarrekin joan da ia ibilbide osoan, baina Estafeta karrikan bi zezen atzealdean gelditu dira eta hainbat arrisku une sortu dituzte, ondorio larririk gabekoak. Zezen saldotik aparte gelditu diren bi zezen horiek, zezen gorrixka bat eta beltz bat, saldotik hogei segundura sartu dira zezen plazara eta artzainei lan handiegirik eman gabe sartu dira ikuiluetara.

Nafarroako ospitalera eraman dituzten bi zaurituak hauexek dira: Alejandro Sarriés López errioxarra eta Sergio Gorostidi Soria, Iruñeko gaztea. Alejandro Sarriés López (Ezcarayko bizilaguna) buruan kolpe arina hartu du Udal plazako tartean eta 24 urteko Sergio Gorostidi Soria gazteak, berriz, bularraldean kolpe arina hartu du zezen batek zapaldu ondoren eta bi saihets-hezur apurtu zaizkio Telefonicako tartean. Biak Nafarroako Hospitalera eraman dituzte, baina haien egoera ez da larria.

Virgen del Camino ospitalera Iruñeko bi gazte eraman dituzte: Fermin B.L. 33 urteko gaztea bekainan eta hanka batean...
[segi]

 
     
  Aurkitu Sanfermineko ekitaldi ospetsuena den entzierroaren erokeriaren arrazoi hori eta beste hainbat [segi]  
   
  Emozioa entzierroaren argazki hoberenak egin dituztenen begiradaren bidez. [segi]  
   
   

 


© Kukuxumusu S.L. All rights reserved

Garapena Oxigenic