Sanfermin.com
Encierro y fiestas de Sanfermin, del 6 al 14 de julio de 2013

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Santo Domingon lehen adarkada

Dolores Aguirreren zezenek, Sanferminen lehenenengoek, hankan adarrez zauritutako bat eta traumatismoz zauritutako beste 5 utzi dituzte

Sanfermin 2012 jaietako lehenengo entzierroan, Dolores Aguirre Ybarraren ganadutegiko zezenek lasterketa arriskutsu eta dardaratsua (2:53) egin dute. Zezenak ziztu bizian joan dira jokabide prestuaz, ez dute ia eraso keinurik egin, nahiz eta lasterkari ugari egon.

Zezen-saldoak Santo Domingo kalean zehar elkartuta korrika egin du, baina Udaletxe plazara iristean luzatuz joan da, eta Mercadereseko kalearen bukaeran eta Estafetaren hasieran sakabanatu egin da. Tarte honetan lasterketa ikusgarrienak eta arrisku gehieneko momentuak bizi izan dira.

Telefónicako azken tartean, zezen batek gazte bati kamisetatik heldu dio eta arrastaka eraman du ia zezen-plazaraino, baina, zorionez, badirudi San Ferminen kapotetxoa lagun izan duela. Zezen-taldea plazan banaturik sartuz joan da eta azken zezen beltzak hasieran zezentokira sartzeari uko egin badio ere, azkenean, kapadunen laguntzarekin sartu egin da, 2:53 minuturen ondoren.

Larunbata, uztailak 7
Dolores Aguirre
Constantina (Sevilla)

13 encierros. 14 heridos por asta. 44 atendidos.

15º

13 parte-hartzetan Dolores Aguirrek 14 lagun utzi ditu adarkaturik. (1,08 entzierroko).

Dolores Aguirre batez beste lagun gehien adarkatzen duen 11. ganadutegia da (1,08 entzierroko).

13 parte-hartzetan Dolores Aguirrek norbait adarkatu ez duen 9 aldia da.

Dolores Aguirre traumatismoz lagun gehien zauritu duen 7. ganadutegia da (44 guztira).

Bere 13 parte-hartzeetan Dolores Aguirrek beti 5 minutu baino gutxiagotan egin du entzierroa.

9. aldiz gertatu da adarkada bat Santo Domingon Larunbatean. Aurrekoa 2007/07/07an izan zen.

Larunbatean adarkada gehien gertatzen diren zatia Estafeta da (10 entzierrotan 37).

Dolores Aguirrek Santo Domingon adarkaturiko 4. laguna (0,31 entzierroko).

2.53

1

5