Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

El Pilar ganadutegiko zezenek errekorra hautsi dute 13 urteren ondoren

13/07/2011. Errekor berria 2:11 segundokoa da, Conde de la Corteko zezenek 1998ko uztailaren 8an lortu zutena baino segundo bat lehenago bukatu dute eta

El Pilar ganadutegiko zezenek entzierroko errekorra hautsi dute, 2 minutu eta 11 segundoan egin baitute Santo Domingoko zezentokietatik zezen-plazako zezentokietarainoko ibilbidea.

Zezen-saldoak, Resistón izeneko zezen bizkorra buru izanik, aurreko marka baino segundo bat gutxiago behar izan du. Errekorra 1998ko uztailaren 8koa zen, Conde de la Corte ganadutegiko zezenek ibilbidea 2 minutu eta 12 segundoan egin zutenekoa.

1980tik daude datu fidagarriak, eta, harrezkero, zenbait entzierro bizkor egon dira: Cebada Gago (1998-7-10) eta Torrealta (1998-7-14) zezenenak 2:13rekin, eta, bitxia da, iaz El Pilar ganadutegikoek uztailaren 13an 2:14an egin zuten ibilbidea.

1980tik 42 entzierro burutu dira 2 minutu eta erdi baino gutxiagoan. Aurtengoak, 2011koak, bereziki bizkorrak izan dira, Victoriano del Ríokoak ere errekorretik hurbil egon baitziren atzo bertan 2:16rekin.

Entzierrorik azkarrenak
13/07/2011. El Pilar (2.11)
08/07/1998. Conde de la Corte (2.12)
10/07/1998. Cebada Gago (2.13)
14/07/1998. Torrealta (2.13)
09/07/2006. Miura (2.13)
13/07/2010. El Pilar (2.14)
10/07/1997. Torrestrella (2.15)
14/07/2005. Victorino Martín (2.15)
11/07/2006. Osborne (2.15)
12/07/2001. Marqués de Domecq (2.16)
12/07/2011. Victoriano del Río (2.16)