
2011ko Sanferminetan ikusi dira azken hamarkadetako entzierrorik azkarrenak . Zezenek, orohar, ez dute adarkatu, baina orain abiadura da arrisku-iturri berria. Horren isla da El Pilar ganadutegiko zezenek azken 32 urteetako errekorra hautsi zutela. Azken balantzea: 5 adarkatu eta 38 ospitaleratu traumatismoekin.
Gainerakoari dagokionez, aipatzekoa da umeen entzierroa, ehunka ume egon baitziren helduak imitatzen; Jai Dayan, New Orleansko Mardi Gras jaiari omenaldia egin zitzaiola, eta aurtengo Urteko Giriaren saria John Hemingwayk jaso duela. Azkenik, azpimarratzekoa da Donan Pher boligrafoaren erregeari egindako omenaldia. Duela urtebete zendu zen saltzaile ibiltariari kamiseta berezi bat eskaini zion Kukuxumusuk.