Sanferminetan egin duen hirugarren parte-hartzean, El Pilar ganadutegi salamancarreko zezenek 1980tik entzierroaren historiako lasterketarik bizkorrena (2:11) egin dute. Gaztaina-koloreko zezen batek, Resistón izenekoak, aurrea hartu die anaiei Estafeta kalearen hasieran, eta hainbat korrikalariri egin die eraso eta harrapatu ditu tarte horretan, Telefónican eta kailejoian.
Zezen-taldeak oso elkartuta egin du korrika, joaldunez inguratuta, Mercaderesko bihurguneraino, eta lasterkariek tarte ugari izan dituzte adarretatik oso hurbil oso lasterketa ikusgarriak egiteko, zezenak abiadura handia zihoazen arren.
Estafetan, aldiz, protagonista nagusia Resistón izeneko zezena izan da, gaztaina-kolorekoa. Bakarrik egin du korrika eta aurrean topatu dituen lasterkari guztiei egin die eraso eta harrapatu ditu Estafetan, Telefónican eta kailejoian, eta tentsio eta arrisku handiko uneak eragin ditu.
Gainerako zezenak, atzetik, arazo gehiago sortu gabe sartu dira plazara eta zezentokietara. Aurtengo lasterketarik bizkorrena izan da eta entzierroaren historia hurbilarena ere, 1980tik.
Zazpi pertsona eraman dituzte Iruñeko ospitaleetara traumatismoekin El Pilar ganadutegiko zezenek egin duten azken 32 urteotako entzierrorik azkarrenaren ostean
A Larrialdi Zerbitzuan (Nafarroako Ospitale ohia) hiru lasterkari daude ospitaleratuta:
L.B., 27 urtekoa, Nogarokoa (Frantzia), garezurreko traumatismoa jasan du Estafeta kalean. Bere pronostikoa arina da eta alta eman diote jada.
B.C.C., 24 urtekoa, Guadalajarakoa, polikontusioak jasan ditu Estafeta kalean. Bere pronostikoa arina da eta alta eman diote jada.
D.M., 31 urtekoa, New Yorkekoa, sorbalda dislokatu du eta Mercaderestik eraman dute. Bere pronostikoa ez da oso larria eta alta eman diote jada.
B Larrialdi Zerbitzura (Virgen del Camino Ospitale ohia) lau lasterkari eraman dituzte:
J.T., 28 urteko iparamerikarra, traumatismoa eskuineko izterrean Mercaderesen. Bere pronostikoa arina da eta alta eman diote jada.
J.G.R., Artikakoa (Nafarroa), 44 urtekoa, ezkerreko belauna hautsi du Santo Domingon. Bere pronostikoa ez da oso larria.
C.H., 20 urtekoa, Chicagokoa, kokotsa zauritu du eta kontusioa du bizkarrean. Teléfonicatik eraman dute eta bere pronostikoa arina da. Alta eman diote jada.
C.V.B., madrildarra, 56 urtekoa, traumatismo bat du eskuan eta zauri bat kopetan. Santo Domingotik eraman dute eta bere pronostikoa arina da. Alta eman diote jada.
Jueves 14 de julio, NÚÑEZ DEL CUVILLO
Entzierroko parte-hartzeak: 1995, 2000, 2004, 2008 eta 2009.
Entzierrorik bizkorrena: 2,20" 14/7/2009. 22.5km/h.
Entzierrorik motelena: 4,41" 9/7/2004. 11,20km/h.
Bere entzierroen batez besteko iraupena: 3,15" 16,15km/h.
Entzierroko adarkadak batez beste: 1,4
Entzierroko traumatismoak babez beste: 5,2
Entzierroko zaurituak batez beste: 6,6
Sariak:
Iruñean ez dute saririk izan