Ordu batzuetan ohiko festa-bideak bihurgune berria egin eta Espainia eta Holandak jokatu zuten Mundu Txapelketako partida ikustera desbideratu zen. Gaztelu plazan ezarritako pantaila erraldoiak milaka laguni partida ikusi eta Vidente del Bosqueren selekzioaren garaipenarekin gozatzeko aukera eman zien.
Pñen Federazioak eginiko kritikak gorabehera, Udalak pantaila erraldoiaren kokapena Gaztelu plazan finkatzea eta ekitaldien egitarau ofiziala eraldatzea erabaki zuen, jendeak futbol partida ikustera etxera edo tabernetara joan behar izan ez izateko. Partaidetza arrakastatsu samarra izan zen eta jaiari segida karrikan ematea helburua lortu zen. Beraz, sanferminak galtza motzez jantzi ziren, futbolari
Partida hasi zen garaian Gaztelu plaza -baita bertako balkoietako asko ere- lepo beterik zegoela, partida interesez eta urduritasunez jarraitu zuen jendeak. Bertan ziren zaletu gehienak Espainiako selekzioaren alde zeudenez, Iniestak eginiko golarekin eta, batez ere, partida amaitutakoan, selekzio "gorriaren" garaipenarekin besta lehertu zen. Gaztelu plazan ziren Holandako jarraitzaileek, jakina, etsipena eta tristura agertu zuten.