Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

2010eko entzierroen balantzea. Jandilla ganadutegia, 2010eko entzierroen zorigaiztoko protagonista

14/07/2010. Euren ospea berretsiz, lau lasterkari adarkadaz zauritu dituzte, aurtengo entzierroetan adarkatutako guztien erdiak, kasik

Jandilla aurtengo entzierroen zorigaiztoko protagonista bihurtu da, berriro ere ganadutegirik arriskutsuena izateaz gainera, traumatismoz zein zezen-adarkadez zauritu gehien sortarazten dituena ere bera delako. Iazkoan Capuchino zezena izan zen Daniel Jimeno lasterkari gazteari bizia kendu ziona eta aurten ere bertako zezen bat, Gavioto gorriak sortarazi ditu une larrien eta arriskutsuenak, gaurko entzierroko lasterkari batzuk adarkadaz zauritu dituelako.

Azken egunera arte, entzierroak lasai eta azkar samarrak izan dira, bost lasterkari bakarrik gertatu baitira adarrez zaurituta eta, gainera, lasterketako bi -hilaren 12koa, Iruñean lehen aldiz agertzen zen Victoriano del Río etxekoek korritutakoa eta hilaren 13koa, El Pilar ganadutegikoena- ia historiako azkarrenak izan ziren, bertan emaniko denborak ikusirik: 2:17 eta 2:14, hurrenez hurren, 1998ko uztailaren 8an Conde de la Corte behitegiak egin zuen entzierro azkarrenaren iraupenetik (2 minutu eta 12 segundo).

Jandilla etxekoek, ordea, duten ospea berretsirik, estatistikak hankaz gora jarri eta hilaren 14ko entzierroan aurtengo lasterketarik arriskutsuen eta odoltsuenetako bat osatu dute eta Iruñeko ospitaleak entzierroko lasterkari zaurituez bete dituzte berriro: zezen-adarkadak hartutakoak lau dira eta beste zazpik era askotako traumatismoak nozitu dituzte.

Aurtengo entzierroetan guztira bederatzi lasterkari zauritu dira adarkadaz eta beste 29 gazte, gradu desberdineko traumatismoez, hara:

Hilaren 7. Peñajara, 2 traumatismo
Hilaren 8. Cebada Gago, 5 traumatismo eta 2 adarkada-zauri
Hilaren 9. Fuente Ymbro, 2 traumatismo eta adarkada-zauri bat
Hilaren 10, Dolores Aguirre, 4 traumatismo
Hilaren 11, Miura, 3 traumatismo eta adarkada-zauri bat
Hilaren 12. Victoriano del Río, 3 traumatismo
Hilaren 13. El Pilar, 2 traumatismo eta adarkada-zauri bat
Hilaren 14. Jandilla, 7 traumatismo eta lau adarkada-zauri

Aurtengo entzierro guztietako datuak kontsultatzeko, begirada eman Buscaencierros.