Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Entzierroan hildakoen omenezko bi mila zapi

10/07/2010. Berariazko aipamena egin zaio Daniel Jimenori, adarkaturik hil zen tokian bertan lore sorta eskaini zaiolarik

Iruñeak gaurkoan sanferminetako entzierroetan hildako hamabost lagunak omendu nahi izan ditu. Ekitaldia entzierroa hasi baino minutu batzuk lehenago izan da, Daniel Jimeno madrildar gaztea hil zen eguneko lehen urteurrenean.

Ekitaldian, entzierroetan hil diren hamabost lagunen izenak idatzirik dauzkaten bi mila zapi banatu dira, doan, lelo batekin: "Simplemente...¡va por vosotros!". Bertan Juan Antonio Jimeno, zorigaiztoko lasterkariaren aita, izan da eta semeak azken adarkada nozitu zuen lekuan bertan, Telefonica aldean, lore sorta eta zapi gorria ezarri ditu.

Ekimen hori Toro Mundial taldearen eskutik gauzatu da eta, sustatzailea den Borja Blancok adierazi digunez, "ideia hori bururatu zitzaidan David Jimenoren heriotzaren lehen urteurrena omentzeko; ekimena haren aitari ezagutarazi eta hark erabateko adostasuna eta sostengua agertu zizkidan".