Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas


Entzierro zorabiagarriak

Zezenen abiadurak eta lasterketen nolabaiteko lasaitasunak baretu egin dituzte 2010eko sanferminak

Iazkoan hil zen Daniel Jimeno gaztearen heriotzagatiko dolua gogoan, aurtengoan bare joan dira sanferminetako entzierro lasai eta azkar-azkarrak (ikusi laburpena). Oraingoan parte hartu duten lasterkari guztiak datorren urtean ere bertan ikusi ahal izango ditugu, inork ez baitu bizia utzi bidean. Azken egunerako utzi den Jandilla ganadutegi arriskutsua izan da gidoitik irten eta panikoa sortarazi duen bakarra.

Entzierroen protagonismoa gorabehera, aurtengo sanferminetako bereizgarri nagusiak bero errea, futbola eta peñen protesta izan dira. Baita ere, nola ez, Chiyoshi Sugawara giri japoniarra, torero batzuen adarkada itsusiak, II. Jai Day-n Oktoberfest jaialdiari eginiko omenaldia, ezbehar eta gorabeherak murriztu izana, erakundeek eginiko balantze ona eta, beharbada ororen gainetik agian, Erraldoi eta Kilikien Konpartsaren 150. urteurrena.

Suscríbete al boletín de noticias