Sabado Acecha
11/07/2010.
Larunbata zelatan dago laranjaz jantzirik.
Txano Gorritxo zaildu batzuk besapez eta gintonic-ez beteriko oihanean barneratzen dira.
Urrunean hegazkin bat entzuten da, Chiyoshi Sugawara dakarrena,
Urteko giria , berari, Charori, Carlosi, Europari eta Kukuxumusuri esker.
Urrunean Manfred entzuten da, eta Ingvaron. Hurbilago Frank eta Lorek zezen eta patxaran usaina dute. Galdurik Carmencita eta Massoud. Guztiak sanferminetako esploratzaile bikainak eta oihan zuri eta gorrien lagunak. Eta gureak.
Baina festa faktura pasatuz doa eta Larunbat Laranja taldeko ahularen zain dago.
Irribarre egin ezin baduzu, gera zaitez etxean.
Gutxien zailduriko Txano Gorritxoak kubata eta marra bat ateratzen ditu eta Larunbat Laranjak harrapatzen du.
Miurek adarrak berotzen dituzte.
Ikusi jatorrizko bertsioa