Atzoko entzierroan, zezen-adarkada bat hartzearen ondorioz zendu zen Daniel Jimenoren gorpua gaur Iruñeko San Alberto tanatoriotik irten eta bihar senitarteko eta adiskideek gazteak sorterri zuen Alcalá de Henaresen egingo diote azken agurra.
Hildako gaztearengatiko dolu-agerpenek ez dute amaierarik Alcalá de Henaresen. Atzo, gaztearen ehun bat lagunek bost minutuko isilaldia egin zuten hiri hartako Cervantes plazan eta gaur bertan beila antolatuko zaio, hurkoenek azkenekoz agurtzeko aukera izan dezaten.
Iruñean gaur egin den despedidan ahaide eta lagunak bakarrik etorri dira. Iruñeko alkatesa Yolanda Barcina ere hor zen eta, azken bi egunotan bezala, bere sostengua eta iruindar guztiena Danielen sendiari eskaini die.