Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Gutxiago falta da hurrengo Sanferminetarako

15/07/2009. Milaka pertsona Iruñeak ospatutako "pobre de mí"an elkartu ziren 2009ko Sanfermineis agurra esateko

Ehunka kandelak argitu zituzten atzo Iruñeko Alde Zaharreko karrikak. Itxura guztien arabera, gauerdia iristear zegoen, 2009ko Sanferminei agur esateko unea zen, ezinbestean. Iruñeko Udaleko zinegotzi den Maite Esporrin, uztailaren 6ko txupinazoa pizteko arduraduna izan zen, oraingoan, festari bukaera eman ziona, "Pobre de mí" ("Gaixoa ni") ezaguna intonatuz. Ondoren, kandelak itzali eta jaiarena egin du, aurtengoz.

Bederatzi eguneko emozio eta festari agur egin dio Iruñeak. Tarte horretan, iruindarrek eta nafar hiriburura etorri diren bisitari guztiek era guztietako musikaz, ekitaldiez, zezenketez, giro ederraz topera gozatzeko parada izan dute. Eguraldia lagun izan dugu eta hiria milaka turistak bisitatu dute (aurreko urteetan baino gutxixeago, agian). mundu zabaleko bazter guztietatik iritsitako pertsona horiek Iruñeko festaburua kolore bizi eta unibertsaltasunaz janzten lagundu dute.

Erraldoi eta kilikiak, kaleko animazioa, musika eta era guztietako ekitaldi kulturalak lekuko, aurten ere frogatu da zezenak ez direla festaren erdigune behinena; halaz ere, aurtengo Sanferminetan, Daniel Jimeno madrildar gazteari bizia kendu zion harrapaketaren lorratz beltza adardunek utzi dute.
Iruñea atseden hartzen ari da baina, hori bai, 2010eko Sanferminak ospatzeko indarrak metatzen hasia da. Gibelerako kontaketari ekin zaio: hemendik 356 egunera Iruñea lehertu egingo da jai-giroan!