Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Miurakoek topikoak hautsi

12/07/2009. Sevillar ganadutegiak ikaratu egin du Iruñea, azken 30 urtean ezagutu ez den jokabidea agertuta

Miura ganadutegia, urterik urte Iruñera bisitari datorren nobleenetariko bat izaki, gaurkoan izu-ikara zabaldu du, Daniel Jimenoren hiltzea oraino berri dela. Jasotako azken datuen arabera Sanferminetako seigarren entzierroan lau lasterkari adarkaturik gertatu dira eta beste seik, berriz, traumatismoak nozitu dituzte.

Gaur goizeko entzierroak pronostiko guztiak hautsi ditu, Miura ganadutegikoen entzierro batean lasterkari bat baino gehiago adarkaturik suertatu ez delako azken hogeita hamar urtean. Zezen-adarkadaren biktimarik ez zen gertatu behin ere 1980 eta 1995 urteen artean eta 1983tik gaurdaino entzierro luzeenek ere bost minutu baino gutxiago iraun izan dute. Areago, lasterkariek korrika-saio politak egiteko aukera ematen duten entzierro azkar eta biziak izan dira ganadutegi horren bereizgarri.

Ganadutegiaren urte beltza 1977 izan zen, sevillar zezendegiak egundo protagonizatu duen entzierro odoltsu eta tragikoenetako batean, kailejoian 17 urteko Jose Joakin Espartza gaztea harrapatu baitzuen zezenak. Harrezkero, berriz, Iruñean Miuratarren presentzia lasaitasun eta susto gutxiren sinonimo izan da.

Informazio historiko handiagoa nahi izanez gero, jo hona: buscaencierros