Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

2009 urteko entzierroen bereizgarria, Daniel Jimenoren heriotza

14/07/2009. Hamar lasterkari adarkaturik, horietako bederatzi Miura eta Jandilla ganadutegikoen lasterketa dramatikoetan

2009ko entzierroek bi aurpegi izan dituzte, biak elkarren kontrakoak. Batetik, Alcurrucén, Cebada Gago, El Ventorillo, Dolores Aguirre, Fuente Ymbro eta Núñez del Cuvillo ganadutegiek protagonizatu dituzten lasterketa lasai, garbi eta gorabehera gutxikoak; bestetik, aldiz, Miurakoen drama eta Jandillakoen tragedia, Daniel Jimeno madrildar gaztea hil baitzuten.

Ezerk ez zuen aurreikusarazten horrelako entzierrorik. Izan ere, lehenengo hori egunetakoek lasaitasunerako joera hartu omen zuten, iazkoan bezala. Alcurrucén, Cebada eta El Ventorrillo ganadutegietakoek hainbat zauritu arin utzi zituzten baina egun berean senda-agiria eman zitzaien denei. Adarkada bakarra, Estafetan madrildar gazte batek hartu zuen adar-puntakoa, alegia.

Hilaren 10ean tragediak ilundu zuen festa: Jandilla ganadutegiko "Capuchino" zezenak kailejoian izua barreiatu eta, lepoan sarturiko adarkada hilgarri batez Daniel Jimeno bertan zerraldo utzi zuen bertan. Sanfermin.com-ek esklusibaz adarkadaren uneko argazkia argitaratu zuen. Entzierro horretan beste hainbat lasterkari larriki zaurituak izan ziren; besteak beste, egun ere Zainketa Intentsiboetako Unitatean datzan estatubatuar lasterkari beteranoak nozitu zuen traumatismo latza.

Aguirrerenekoek hilaren 11n korritu zuten entzierro lasaiaren ondotik, Miurek eraginiko tragedia beltzak berriro bisitatu zuen entzierroa. Ganadutegi horretakoek ez zuten ospeak dioen noblezia erakutsi; alderantziz, kailejoian hainbat korrikalariren odola isurarazi zuten. Aipamen berezia merezi du "Ermitaño" zezenak, hogei segundo luzetan iruindar lasterkaria astindu, iraulkatu eta hilzorian utzi baitzuen. Las harrapaketaren irudi ikaragarriak luze iraungo du entzierroaren historian.

Azken bi entzierroak Fuente Ymbro eta Núñez del Cuvillo zezendegiek korritu dituzte eta, egiari zor, adarkadarik gabe bukatu dira. Ohiko zaleei aukera eman diete biek ikusteko, miresteko eta adarren aurrean korritzeko. Baina sentsazio orokorra nabarmen gelditu da zaleengan; aurtengoa ez da alferrik pasa, entzierroei dagokiela.

Nekez ahantziko zaizkigu Ermitaño eta Capuchino izenak, nekezago uztailaren 12ko entzierroko irudiak. Ezin ahantzizkoa izango dugu, inola ere, Daniel Jimeno Romero lasterkariaren harrapaketa hilgarria.

Uztailak 7. Alcurrucén. 4 traumatismo
Uztailak 8. Cebada Gago. 2 traumatismo eta adarkatu bat
Uztailak 9. El Ventorrillo. 7 traumatismo
Uztailak 10. Jandilla. 8 traumatismo eta 4 adarkatu
Uztailak 11. Dolores Aguirre. 4 traumatismo
Uztailak 12. Miura. 6 traumatismo eta 5 adarkatu
Uztailak 13. Fuente Ymbro. 3 traumatismo
Uztailak 14. Núñez del Cuvillo. 4 traumatismo

Guztira: 38 zauritu traumatismoz eta 10 adarkadaz

2009ko entzierroetako datu guztiak bilatzeko, sakatu Buscaencierros.