Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Berdingabeko argazkiaren historia

12/07/2009. Sanfermin.com-ek esklusibaz argitaratu zuen adarkada hilgarriaren argazkia, Pablo Roak harturikoa

Sanfermin.com-ek herenegun Daniel Jimeno Romero gazte madrildarrari bizia kendu zion adarkadaren argazkia argitaratu zuen. "Capuchino"-k lasterkaria, hesiaren kontra eta inolako defentsarik gabe, adarkatzen duen unea jaso du Pablo Roak harturiko irudiak.

Nolako argazkiak halako historia. Baita honek ere. Iruinean bizi den Pablo Roa Ros bartzelonarra Telefonica inguruko hesian zegoen, Nafarroako Argazkigintza Elkarteak bazkideen artean zozketatu eta berari suertaturiko prentsa-pase batekin. Entzierroan argazkiak egiten izan den laugarren aldia du hau. "Capuchino" korrikalariari erasoka hasi zitzaionean argazkiak egiteari ekin zion, gerora zer gertatuko zen jakin gabe. Izan ere, etxera iritsi arte ez zuen jakin "Sanferminetako argazkia" berea zuela: orduantxe ikusi zuen Cuatro TV-k emaniko bideoa, adarkada-unea jasotzen duena. Argazkilaria orduan konturatu zen: bazitekeen harrapaketa bere kamerak atzitu ahal izana. Materiala berrikusten ari zelarik, hantxe agertu zen argazkia. Argazkia gabe, argazkiak, zoritxarreko unea hiru iruditan jaso baitzituen.

Hortik aurrera, jasotako dei eta proposamen batzuk gorabehera, Roak seriea osatzen zuten argazkien eskubideak esklusibaz Sanfermin.com-i eskaintzea erabaki zuen. Irudi berberak herenegun gaueko Diario de Noticias egunkariaren lehen edizioak ere argitaratu zituen. Horrela bihurtu zen entzierroaren historiako parte den irudia eskaini zuen idatzizko hedabide bakarra.