Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

El Cid toreatzaileak, hobera

09/07/2009. Toreatzaileak adarkada hartu zuen hilaren 9ko zezenketan baina berriro ere zezenen aurrean aritzearekin pentsatzen hasia dago

Ikusmin handia harrotu zuen zezenketak baina Zezenaren Feriako laugarren ekitaldiak ez zituen espero bezain emaitza onak eskaini. Okerreko bidetik hasi zen arratsaldea: hondarretara irten zen lehen zezenak, "Garboso" izenekoak, El Cid toreatzailea adarkatu zuen, izterrean 10 zentimetroko zauria eraginik. Beste adarkada ahulagoa ere hartu zuen izterrean eta beste bat, xumeagoa oraino, eskroto-zorroan.

Zezenek ez dute ilusiorik harrotu, entzierroan erakutsitako kemen eta azkartasun haiek ez baitziren zezen-plazan ikusi: piztiak unatu, nekatu, indarge eta gogogabe agertu ziren.

El Cid: lehen zezenak adarkatua.
Castella: isiltasuna, belarria, txaloak.
Manzanares: isiltasuna, isiltasuna, isiltasuna.