Nafarroako Ospitaleko ZIUn jarraitzen du Iruñeko P.T. lasterkariak, aireztapen mekanikoa jada orain dela 48 ordu kenduta eta oraindik pronostiko larria duela.
Texas (AEB) jatorriko eta 66 urteko E.S.P. amerikarrak ere jarraitzen du ospitalean, baina solairu batean, uztailaren 10eko entzierroan traumatismo toraziko eta homopneumotoraxa izan zuenetik. Onera egiten ari da. Drainatzeak kendu dizkiote jada eta ahoko tolerantzia ona du. Bilakaera egokia izaten ari da.
Bestalde, Bideko Ama Birjina Ospitalean lasterkari hauek dira solairu batean:
-J.M.G., Calahorrakoa (Errioxa), 56 urtekoa, zein lepoan adarkatua izan baitzen. ZIUn ospitaleratua izan eta gero, herenegun pasatu zuten solairura. Onera egiten ari da eta alta datozen egunetan eman ahal izatea espero dute.
-A.I.P.L., 51 urteko iruindarra, uztailaren 12an Udaletxe aurrean besaurrearen erdiko herenean adarkatua izan zelako. Bilakaera egokia izaten ari da.