Telefonica aldean toraxean eta izterrean adarkadak nozitu zituen 43 urteko P.T.L. iruindarra Nafarroako Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitatean datza larri baina onerako eboluzioan. J.M.G. 56 urteko kalagorritarrak Mercaderes karrikan zezenak harrapatu eta lepoan zauria egin zion. Bideko Amabirjina Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitatean ingresatu zuten, onerako eboluzioa egin du eta bart arratsean plantan utzi zuten.
Larriki egon diren bi zauritu horiekin batera, beste lau lasterkari daude Nafarroako Ospitalean ingresaturik eta zazpi gehiago Iruñeko Bideko Amabirjina Ospitalean, 2009ko entzierroetan nozituriko zaurietatik sendatzen.
Nafarroako Ospitalean beste lau gizonezko zaurituok dautza:
-E.S.P. 66 urteko Texaseko amerikarra, hilaren 10eko entzierroan zauri hemotoraxduna izan zuena; Zainketa Intentsiboen Unitatetik irten da eta plantara eraman dute. Onerako eboluzioa du.
-I. A. 29 urteko errioxarra, hilaren 13ko entzierroan, Telefonica aldean biriketan kontusioa nozitutakoan. Plantan dago ingresaturik eta onerako eboluzioa du.
- G.G. 50 urteko eskoziarra, Mercaderes karrikan nozituriko burezurreko trauma nozitu zuena. Pronostiko arina du.
- C.M. 35 urteko Texaseko amerikarra, Mercaderes karrikan orkatila hautsi zuena. Pronostikoa: ez hain larria.
Bideko Amabirjina Ospitalean, berriz, hauek dautza:
-S.O.A. Londresko 20 urteko gizonezkoa, hilaren 10eko entzierroan kailejoian ezker izterrean adarkada jasan zuena,. Ingresaturik dago eta onerako eboluzioa du.
-C.G.A. 27 urteko sevillarra, uztailaren 10eko entzierroan eskuin izterrean adarkada hartu zuena. Onerako bilakaera du.
- A.I.P.L. 51 urteko iruinsemea, Udaletxeko plazan besaurrearen erdialdean adarkada hartu zuena. Pronostiko ez hain larria. Traumatologia zerbitzuan dago ingresaturik.
-T.S.A. 32 urteko madrildarra, hilaren 12an Estafeta karrikan eskuin izterrean adarkada hartu zuena. Ingresaturik dago eta pronostiko ez hain larria du.