Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Dolores Aguirreneko zezenak, ederki

12/07/2009. Joselillo ate nagusitik irtetetik gertu. Bera eta David Mora iraulkatuak izan ziren

Iruñeko zezen-plazak, azkenik, emozioa harrotzeko moduko korrida ikusi zuen. Bertan belarri bat moztu eta ia-ia iazko faenaren parekoa egin zuen, hirugarren abisua jotzeko segundo gutxi falta zirela. Bera eta Mora Aguirre ganadutegiko piztiekin borrokan aritzearen ondorioz iraulkatuak izan ziren baina, bata zein bestea, onik gertatu ziren atzenean. Sevillako zezendegiak duintasunez bete zuen bere lana eta iruindarrak arrunt inplikatu ziren atzo arratsaldeko ikuskizun eder hartan. Bazen garaia.

Serafín Marín: isiltasuna, abisua entzunik; txistuak, abisua entzunik
David Mora: isiltasuna, abisua entzunik; diosalak
Joselillo: belarria; txaloak bi abisu entzunik