Ferrerak eta Parerak belarri bana lortzetik abiaturik, arratsalde distiratsua izango omen zen hura, korrida etsigarri bilakatu zen, zezenek -aurreneko biek izan ezik- espero zen tamaina eman ez zutelako.
Toreatzeko balio zuen bakarra lehendabizikoa izan zen; Ferrerak, banderilak ongi josi eta ezpata aurrenekoan sartu zionez, belarri bat irabazi zuen. Bigarren zezena ausart irten zen biribilera. Arrunt ausart, alegia, Perera galtzarik gabe utzi baitzuen eta toreatzaileak bakerotan bukatu behar izan zuen faena. Janzkera hori toreatzeko egokiena ez bazen ere, ez zuen etsipenik harrotu eta arratsaldeko bigarren belarria jaso zuen.