Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Zainketa Intentsiboetako Unitatea utzi du kailejoian adarkaturiko lasterkariak

20/07/2009. P.T. iruindarra solairura pasatu da astebete oso egoera larrian egon ondoren

Uztailaren 12ko entzierroan adarkaturiko lasterkari iruindarra Nafarroako Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean zazpi egunetan egon da eta jadanik solairura eraman dute. Onera egiten ari da, oraindik drainatze torazikoetatik suspertzen ari bada ere.

Beste alde batetik, alta eman diote gaur goizean Nafarroako Ospitalean Texas (AEB) jatorriko eta 66 urteko E.S.P. amerikarrari, zeinek uztailaren 10eko entzierroan zauritua izan eta traumatismo toraziko larria eta hemopneumotoraxa izan baitzituen.

Bideko Ama Birjina Ospitalean lasterkari hauek ari dira solairuan artatzen:

-J.M.G., Calahorrako (Errioxa) biztanlea da, 56 urtekoa, eta lepoan izan zen adarkatua. ZIUn ospitaleratu zuten eta herenegun aldatu zuten solairura. Onera egiten ari da eta datozen egunotan alta eman ahal izatea espero dute.
-A.I.P.L., 51 iruindarra, uztailaren 12an udaletxe parean adarkatua izan zen besaurrearen erdiko herenean eta onera egiten ari da bera ere.