Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Entzierroaren kronika

Sanferminetako festetan beterano den (gaurkoa bere 54. parte hartzea du) eta, orain artekoan, noblezia bereizgarri izan duen Miura ganadutegi mitikoa, igandez korritu den seigarren entzierro honetako protagonista izan da Iruñean. Asteburuan ohi denez, lasterkariz lepo zegoen ibilbidea egiteko zezenek bost minutu behar izan dituzte eta ondorioak dagoeneko ezagunak dira: bost lasterkari zauritu dituzte Miurakoen adarrek eta sei lagun nafar hiriburuko ospitaleetara eraman behar izan dituzte. Sanfermin.com hedabideko Bullrunning Analytics saioak emaniko datuen arabera, gaurkoa izan da historia osoan zezenen adarrek zauritu gehien utziriko igandeko entzierroa.

Adardun soltea izan da berriro ere entzierroko protagonista. "Ermitaño" izeneko zezen ubelak lagunak galdu eta gibeletik etorri da, Mercaderes karrikako hesiaren kontra talka bortizki egitearen ondorez. Hainbat lasterkari adarkatu ditu eta estualdi larrienak zezen-plazarako sarrerako kailejoian gertatu dira, adarduna korrikalari batekin tematu da eta bitan, bederen sartu dio adarra.

Zezen-saldoak, trinko eta joaldunek bildurik, abiada handiz egin du ibilbidea Mercaderes karrikako bihurguneraino eta, ordura arte, zezenek noble jokatu dute, bidea lepo betetzen zuten hamaika lasterkariei eraso gabe eta alboetara oldartu gabe.

Mercaderes karrikako bihurgunean, ezkerraldean eta zezenek inguraturik zegoen korrikalari gazteak lepoan hartu du adarkada eta, hortik metro batzuetara, piztiek karrika-bihurgune horretako hesiaren kontra jo dute bortizki. Orduantxe sakabanatu da zezen-taldea eta, adierazi bezala, "Ermitaño" zezen ubela atzean geratu da.

Saldoak bakandurik eta abiadura bizian egin du Estafeta karrika, saldo-buru zihoazen zezenak joaldunek babesturik beti ere. Baina, ibilbidearen gehientsua bakarrik eta gibeletik zetorren "Ermitaño" izeneko piztiak arrisku-uneak sortarazi ditu, lagunik gabe eta noraezean zebilenez, entzierroko lasterkariei eraso baitie behin baino gehiagotan.

Lehenbiziko bost zezenek bidea bi taldetan egin dute, ziztu bizian, eta aipaturiko seigarren hori jiratu egin da, Telefonica aldean eta kailejoan batik bat. Piztia ubelak azken tarte horretan eragin ditu izua eta ikara inguruan zebiltzan guztiengan, lasterkari batekin setatu eta, bitan gutxienez, adarra sartu dio. Unaiek eta korrikalariek zezena bertatik kentzeko ahaleginak eta bi egin dituzten arren, esfortzuak alferrikakoak izan dira eta adardunak lasterkariari une luze-luzetan bortxaz eraso dio behin eta berriz. Lasterkariak eta plazako doblatzaileak lagun, gaurko entzierroaren zorigaiztoko protagonista ukuiluetan sartu da, bost minutuko bidea eginikoan.



Cerrar

Zaurituen oharra

Sanferminetako seigarren entzierroan Miurakoek bost lagun adarkatu

Horietako bi, egoera larri-larrian

Guztira hamaika lasterkari adarkadaz zaurituta suertatu dira Miura ganadutegiak korritu duen Sanferminetako seigarren entzierroan. Piztietako bat, "Ermitaño" izenekoa, saldotik gibelean geratu eta bost minuturaino iraun duen entzierro arriskutsu horretako une larrienak biziarazi gaitu. Nafarroako Ospitalean dautza lau lasterkarietako bai, entzierroan hartutako adarkadak sendatzeko ebakuntza eginik, egoera larri-larrian. Beste biei ere ebakuntza egin zaie eta Bideko Amabirjina ospitalean dira. Orain bertan lehen erietxe horretan sei lasterkari daude, horietako bi arrunt egoera larrian. Telefonican adarkaturiko bi gazteak dira: batak, 44 urteko iruinsemeak, toraxean eta ezker izterrean hartu du adarkada; bestea, J.G.A. 56 urteko kalagorritarra, Mercaderesen harrapatu du zezenak eta lepoan eragin dio zauria.

Lehenari ebakuntza egin zaio eta sendaketa intentsiboen unitatean datza; bigarrena, berriz, unitate horretan sartzeko dago oraino. Erietxe horretan 32 urteko madrildar A.T.S gaztea artatu dute, Estafeta karrikan izterrean hartutako adarkada baitzuen. Ondoren, Bideko Amabirjina ospitalera eraman dute. Nafarroako Ospitalean, era berean, hauek dautza: E.S.M. 32 urteko iruinsemea, Santo Domingo aldapan burezurreko traumatismo arina nozitu duena eta Autoleko (Errioxa) 25 urteko F.E.L. gizonezkoa, sabeleko traumatismoa zuena.

Seigarren korrikalaria ere, 21 urteko R.T. ingelesa, erietxe horretan dago, gerrialdean harturiko zehar-adarkada zainduz. Pronostiko erreserbatua.

Bukatzeko, zezen-plazan 19 urteko A.K. gazteak erosio arinak nozitu ditu eta erietxe horretan ari dira artatzen.

Bideko Amabirjina ospitalean, berriz, beste lau lasterkari dira: lehena, 51 urteko P.A.I iruinsemea, Udaletxeko plazan, besoan adarkada hartu duen laugarren zauritua da; ebakuntza egin diote eta orain ospitaleratua dago.

Bigarrena, Noaingo 25 urteko J.C.E. gizasemea da: gorputz-ataletan polikontusioak eta kaskezurrean zauria du, estafeta karrikan nozitu duen erorikoaren ondorioz eta ongi aztertu ondoren, lepoan 2 zentimetroko adarkada bat duela ikusi dute. Beste bat, P.V.V. bartzelonar gaztea da, 25 urtekoa; Mercaderesen zezenak harrapatu eta polikontusioak ditu.

Erietxe horretan ingresaturik dago, era berean, 36 urteko F.C.G. gizonezkoa; Santo Domingo aldapan ezker orkatilan nozituriko traumatismoa agertu du.

Adieraz dezagun, bide batez, aurreko egunetan artaturiko lasterkarietatik, hilaren 10ean Nafarroako Ospitalera hemoneumotorax eta birika-kontusioarekin eraman zuten 66 urteko estatubatuarraren bilakaera ona dela; atzoko entzierroan nozituriko traumatismoengatik ospitaleraturiko beste bi pertsonei, berriz, senda-agiria eman zaie.

Cerrar

Azken hatsa kailejoian

Miurako zezenen adarrek, harrigarriro, bost lasterkari (bi, arrunt larriki) zauritu dituzte entzierro ikaragarrian
Entzierroaren kronika / Zaurituen oharra

Gaurko argazki onenak

ver anteriores
ver siguientes

Uztailak 12, igandea
Eduardo Miura
Lora del Río (Sevilla)

29 encierros. 134 atendidos. 11 heridos por asta

21º

5'00"

6

5

Argazki guztiak tartez tarte

  • 01. Berta Bernarte (Santo Domingo)
  • 02. Berta Bernarte (Santo Domingo)
  • 01. Mikel Goñi (Ayuntamiento)
  • 02. Mikel Goñi (Ayuntamiento) 03. Mikel Goñi (Ayuntamiento) 04. Mikel Goñi (Ayuntamiento) 05. Mikel Goñi (Ayuntamiento)
  • 01. Mikel Goñi (Mercaderes)
  • 02. Mikel Goñi (Mercaderes) 03. Mikel Goñi (Mercaderes) ©Zozaya (Mercaderes) ©Zozaya (Mercaderes) ©Zozaya (Mercaderes) ©Zozaya (Mercaderes)
  • 01. Xabier Lizarraga (Estafeta)
  • 02. Xabier Lizarraga (Estafeta) 03. Xabier Lizarraga (Estafeta) 04. Xabier Lizarraga (Estafeta) 05. Xabier Lizarraga (Estafeta) 06. Xabier Lizarraga (Estafeta) 07. Xabier Lizarraga (Estafeta) 08. Xabier Lizarraga (Estafeta) 09. Xabier Lizarraga (Estafeta) 10. Xabier Lizarraga (Estafeta) 11. Xabier Lizarraga (Estafeta) 12. Xabier Lizarraga (Estafeta) 13. Xabier Lizarraga (Estafeta) 14. Xabier Lizarraga (Estafeta) 15. Xabier Lizarraga (Estafeta) 16. Xabier Lizarraga (Estafeta)
  • 01. Xabier Lizarraga (Telefónica)
  • 02. Xabier Lizarraga (Telefónica) 03. Mikel Lasa (Telefónica) 04. Mikel Lasa (Telefónica) 05. Mikel Lasa (Telefónica) 06. Mikel Lasa (Telefónica) 07. Mikel Lasa (Telefónica) 08. Mikel Lasa (Telefónica) 09. Mikel Lasa (Telefónica) 10. Mikel Lasa (Telefónica)
  • 01. Ana Villanueva (Callejón)
  • 01. Jose Antonio Pérez (Callejón) 02. Ana Villanueva (Callejón) 02. Jose Antonio Pérez (Callejón) 03. Ana Villanueva (Callejón) 03. Jose Antonio Pérez (Callejón) 04. Ana Villanueva (Callejón) 04. Jose Antonio Pérez (Callejón) 05. Ana Villanueva (Callejón) 05. Jose Antonio Pérez (Callejón) 06. Ana Villanueva (Callejón) 06. Jose Antonio Pérez (Callejón) 07. Ana Villanueva (Callejón) 07. Jose Antonio Pérez (Callejón) 08. Ana Villanueva (Callejón) 08. Jose Antonio Pérez (Callejón) 09. Ana Villanueva (Callejón) 09. Jose Antonio Pérez (Callejón) 10. Ana Villanueva (Callejón) 10. Jose Antonio Pérez (Callejón) 11. Ana Villanueva (Callejón) 11. Jose Antonio Pérez (Callejón) 12. Jose Antonio Pérez (Callejón) 13. Jose Antonio Pérez (Callejón) 14. Jose Antonio Pérez (Callejón) 15. Jose Antonio Pérez (Callejón) 16. Jose Antonio Pérez (Callejón) 17. Jose Antonio Pérez (Callejón) 18. Jose Antonio Pérez (Callejón) 19. Jose Antonio Pérez (Callejón) 20. Jose Antonio Pérez (Callejón) 21. Jose Antonio Pérez (Callejón) 22. Jose Antonio Pérez (Callejón) 23. Jose Antonio Pérez (Callejón) 24. Jose Antonio Pérez (Callejón) 25. Jose Antonio Pérez (Callejón) 26. Jose Antonio Pérez (Callejón) 27. Jose Antonio Pérez (Callejón) 28. Jose Antonio Pérez (Callejón) 29. Jose Antonio Pérez (Callejón) 30. Javier Ibañez (Callejón) 31. Javier Ibañez (Callejón) 32. Javier Ibañez (Callejón) 33. Javier Ibañez (Callejón) 34. Javier Ibañez (Callejón) 35. Javier Ibañez (Callejón) 36. Iosu Pezonaga (Callejón) 37. Iosu Pezonaga (Callejón) 38. Iosu Pezonaga (Callejón) 39. Iosu Pezonaga (Callejón) 40. Mikel Melero (Callejón) 41. Mikel Melero (Callejón) 42. Mikel Melero (Callejón) 43. Mikel Melero (Callejón) 44. Mikel Melero (Callejón) 45. Mikel Melero (Callejón) 46. Mikel Melero (Callejón) 47. Mikel Melero (Callejón) 48. Mikel Melero (Callejón) 49. Mikel Melero (Callejón) 50. Mikel Melero (Callejón) 51. Mikel Melero (Callejón) 52. Mikel Melero (Callejón) 53. Mikel Melero (Callejón) 54. Manuel Jorge Pérez (Callejón) 55. Manuel Jorge Pérez (Callejón) 56. Manuel Jorge Pérez (Callejón) 57. Manuel Jorge Pérez (Callejón) 58. Luis Azanza (Callejón) 59. Luis Azanza (Callejón) 60. Luis Azanza (Callejón) 61. Luis Azanza (Callejón) 62. Luis Azanza (Callejón) 63. Luis Azanza (Callejón) 64. Luis Azanza (Callejón) 65. Ana Villanueva (Callejón) 65. Ana Villanueva (Callejón) 66. Ana Villanueva (Callejón) 66. Ana Villanueva (Callejón) 67. Ana Villanueva (Callejón) 67. Ana Villanueva (Callejón) 68. Ana Villanueva (Callejón) 68. Ana Villanueva (Callejón) 69. Ana Villanueva (Callejón) 69. Ana Villanueva (Callejón) 70. Ana Villanueva (Callejón) 70. Ana Villanueva (Callejón) 71. Ana Villanueva (Callejón) 71. Ana Villanueva (Callejón) 72. Ana Villanueva (Callejón) 72. Ana Villanueva (Callejón) 73. Victoriano Izquierdo (Callejón) 74. Victoriano Izquierdo (Callejón)

Suscríbete al boletín de noticias