Aurtengo Sanferminetako entzierroak atzo, hilak 14, bukatu baziren ere, urte honetako zortzi lasterketetan zauriturik gertatu ziren 46 korrikalarietako bost Bideko Amabirjina eta Nafarroako Ospitaletan ingresatuak daude oraino, nozitutako ezbeharretatik suspertze bidean.
Zauritutakoen berri ezagutarazi berri du Nafarroako Gobernuak: oraindik ospitalean dauden bost lasterkarietako hiru, uztailaren 9, 10 eta 12an adarkadak hartu zituztenak dira; hilaren 8an zezenak adarkatu zuen bilbotarrari, berriz, senda-agiria eman zaio. Zezen-adarrez sakitutako hiru lagunak eta traumatismo zein kontusioak nozitzearren ingresatu ziren gainerako biak egokiro eboluzionatzen ari dira.
Nafarroako Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuan lau pertsona daude ingresaturik;
-J.M.E.A., 37 urteko gizonezkoa, Lekunberrikoa (Nafarroa). Hilaren 7an zauritua. Saihets batzuk hautsita hainbat zauri bularrean, sabel jiran hematoma eta barean fisura. Kirurgia Orokorreko Zerbitzuan dago, ongi bilakatzen ari delarik, pronostiko larria badu ere.
- W.M.D., 22 urteko Kaliforniakoa (AEB). Hilaren 9ko entzierroan adarkada hartu zuen ipurmasailean hilaren 9ko entzierroan. Kirurgia Orokorreko Zerbitzuan datza. Bilakaera ona.
-I. F. R., 28 urteko Valladolideko (Espainia) gizonezkoa, hilaren 10eko entzierroan adarkada bat izterrean hartu zuena. Egonkor dago.
- D.A.C., 19 urteko gizonezkoa, Santanderkoa (Espainia), hilaren 13ko entzierroan bi saihets hautsi eta alde bakarreko neumotoraxa. Eboluzio ona egiten ari da.
Bideko Amabirjinaren Ospitalean pertsona bakarra dago ingresaturik eta ongi eboluzionatzen ari da:
-W. J. C., 26 urteko kolonbiarra. Hilaren 12ko entzierroan eskuin izterrean adarkada hartu zuen, Zezen Plazarako sarreran. Traumatologia Zerbitzuan dago ingresatua. Bilakaera ona.