Sanfermin.com
Encierro y fiestas de Sanfermin, del 6 al 14 de julio de 2013

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Prentsa ere erakartzen dute Sanferminek

09/07/2008. Entzierroan 375 kazetari akreditatu daude. Egunean batez beste hamar hedabide hartzen ditu Kukuxumusuk

Radio Nacional de España, Telecinco, Cuatro eta, jakina, europar eta amerikar herrialde ugaritako hedabide askok igorri dituzte egun hauetan bertako plantillako langile batzuk Sanferminetako berri zabal dezaten. Nazioarteko Prentsa Bulegoak ematen dituen datuen arabera, entzierroan, txupinazoan eta Pobre de mí ekitaldietara batenaz beste 230 profesional inguru biltzen dira. Entzierroetan jardun daitezen, esate baterako, Bulegoak 375 kazetari eta tekniko akreditatu ditu.

Hedabide horietako askok, lehen instantzia gisa, Sanferminetako berri emateko Kukuxumusura jotzen dute, bi kontzeptuen artean lotura hertsia ikusten dutelako. Marrazki Fabrikan, berriz, "interesa duten hedabide guztiei arreta helarazteko ahaleginetan dihardugun arren, nekez lortzen dugu emaitza bikaina, egun hauetako lan-erritmoa erotzeko modukoa baita. Urterik urte, gainera, elkarrizketak egiteko deitzen diguten bertako eta kanpoko hedabideen presentzia ugalduz doanez, horrek esfortzu handiagoa eskatzen digu", esan du Kukuxumusuren Komunikazio Departamentuko arduradun den Edurne Arrizibitak. Marrazki Fabrikak era guztietako hamar bat hedabideri (eskualde, estatu eta nazioartekoei) egiten die harrera egunean.

Kukuxumusuk Valentziako Canal Nou-ko Anna Valls kazetariarekin izan duen elkartzea Marrazki Fabrikak eguneroko jardueran gertatu ohi direnen adibide bat da. Valentziarrek Sanferminak hobeki ezagutu behar zituztela erabaki zuen Anak, bere kabuz. Ederki daki Valentziak eta Iruñeak gastronomia eta zezenzaletasuna bereizgarriak dituztela eta horregatik deliberatu zuen ekipo osoa hona ekartzea. Erreportajean, Sanferminetan ibiltzeko beharrezkoa den uniforme tradizionala aipatu du: arropa zuria, gerriko eta zapi gorria; hortaz ari garela, "Kukuxumusu marrazkiak ezin ditugu bazterrean utzi, festako ikono bihurtu baitira: horregatik agertzen da zezen hori nonahi" dio, Kukuxumusuko maskota den Mr. Testis adieraziz.

Ahalegin mediatikoa ez ezik, beste hainbat ekitaldi ere antolatzen ditu Kukuxumusuk, hala nola Jose Andres sukaldari telebistarrak Sanferminetarako sortu duen kulumutxuaren dastatzea, "Guiri Day" egunean urteko giriari ematen zaion saria, etab. Horrelakoei esker, Marrazki Fabrika festa-bazter guztietan agertzen da.