Gurutze Gorriak 214 lagun artatu ditu aurtengo Sanferminetan, bere web gunean jakinarazi duenez. Pertsona horietatik 153 ospitaleren batera eraman behar izan zituzten eta 73 toxikazio etilikoen ondoriozko arazoei buruzko artapenak izan ziren k. Iazkoan, berriz, artapenak 231 izan ziren eta alkohola kontsumitzearen ondorezko gorabeherak, 64.
Egunik okerrena hilaren seia izan zen: data hartan 34 lagun artatu zituen Gurutze Gorriak. Lasaiena, aldiz, uztailaren 9a: 15 lagun zaindu zituen. Gainerako egunetako batez bestekoa 20 inguru izan da.
Entzierroari dagokiola, Gurutze Gorriak 457 pertsona artatu ditu: horietatik 348 gizonezkoak ziren eta 109, emakume. Zaindu dituen guztietatik, 173 25 urtez beherakoak ziren.
Informazio zabalagoa nahi baduzu, Nafarroako Gurutze Gorriaren web kontsulta dezakezu.