Osasunbideko ospitaleetara bortz lagun ospitaleratu dituzte gaur, bigarren entzierroa amaituta. Horietako batek adar-puntada bat izterrean hartu du eta gainerakoek, berriz, kolpe eta traumatismoak.
Bideko Amabirjina Ospitaleko zuzendari mediko den Begoña Goldarazena Tancok adierazi duenez, Nafarroako Ospitalera pertsona hauek ekarri dituzte:
-J.P.L., 23 urtekoa, Madrilgoa (Espainia), buruan zauria zuena.
-A.G.H., 37 urtekoa, Amorebietakoa (Bizkaia), saihetsetan traumatismoa eta besoan kolpea zituena.
-J.Z.Z., 21 urtekoa, Bilbokoa, orkatilan erosioa zuena.
Bideko Amabirjinaren Ospitalean pertsona hauek artatu dituzte:
-E.I.P., 31 urtekoa, Bilbokoa, izterrean adar-zauria eta kontusioak zituena.
-J.M.I.S., 45 urtekoa, Iruñekoa, kontusio ugari eta orkatilan zauria zituena.
Bestetik, lehen entzierroa eginik, Nafarroako Ospitalean artatu ziren bost pertsonetatik hiruk ingresaturik segitzen zuten:
-J.P., 20 urteko gizonezkoa, Kaliforniakoa (AEB) buruan traumatismoa du eta gelan dago, behapenean. Ongi bilakatzen ari da eta baliteke gaur bertan alta ematea.
-B.K., 26 urteko gizonezkoa, Koreakoa. Buruan traumatismoa du eta gelan dago, behapenean. Ongi bilakatzen ari da.
-J.E.A., 37 urteko gizonezkoa Lekunberrikoa (Nafarroa). Saihets batzuk hautsita hainbat zauri bularrean, sabel jiran hematoma eta besoan fisura. UCI-n dago, egoera iraunkorrean. Pronostiko larri-larria.
Atzoko entzierroaren ondorioz Bideko Amabirjinaren Ospitalean artatu ziren pertsona guztiei alta eman zitzaien egunean zehar