Aurtengo Sanferminetako azken entzierroan kontusioak nozitu dituztelako, Nafarroako Osasun Zerbitzuko Iruñeko ospitaletara eraman diren bost lagunei senda-agiria eman zaie goizean bertan. Adarkadaz ez da inor zauriturik suertatu..
Nafarroako Ospitalean lasterkari hauek artatu dituzte:
-B.E.L., 24 urteko gizasemea, Madrilekoa (Espainia); Telefonica tartean ezker belaunean traumatismoa nozitu du. Pronostiko erreserbatua.
-R.V.R., 30 urteko gizasemea, Castelló-koa (Espainia); Telefonica tartean hainbat
kontusio nozitu ditu. Pronostiko erreserbatua.
-T.W., 21 urteko gizonezko danimarkarra. Buruan zauria eta ezker bernan kontusioak nozitu ditu. Pronostiko erreserbatua.
Bideko Amabirjinaren Ospitalean pertsona hauek artatu dira:
-M.B.R., 27 urteko gizonezkoa, Zaragozakoa (Espainia). Estafeta karrikan esku baten luxazioa jasan du.
-P.C.D., 31 urteko gizonezkoa, Erresuma Batukoa. Santo Domingo parean lepauztaian traumatismoa nozitu du.
Aurreko egunetan ingresaturiko lagunen bilakaera ona da
Aurreko egunetako entzierroetan nozituriko ezbeharren ondorioz, bi ospitaleetan sartu eta bertan segitzen dute zazpi pertsonak. Adieraz dezagun, bide batez, atzokoan Bideko Amabirjinaren Ospitalean senda-agiria eman zitzaiola J. E. A. 26 urteko gizonezko lesakarrari; gogoan dugunez, gazteak hilaren 12ko entzierroan eskuturra hautsi zuen.
Nafarroako Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuak, zehazki, lau pertsona daude ingresaturik. Hona hemen horien egoera:
-J.M.E.A., 37 urteko gizonezkoa, Lekunberrikoa (Nafarroa). Hilaren 7an zauritua. Saihets batzuk hautsita hainbat zauri bularrean, sabel jiran hematoma eta barean fisura. Kirurgia Orokorreko Zerbitzuan dago, ongi bilakatzen ari delarik, pronostiko larria badu ere.
-A.G.H., 37 urteko gizonezkoa, Amorebietakoa (Bizkaia). Hilaren 8an zauritua. Eskuin ukondoan eta gerrialdean traumatismoak ez ezik, orno bat ere hautsia du. Ongi bilakatzen ari da eta pronostikoa ez da hain larria.
- W.M.D., 22 urteko Kaliforniakoa (AEB). Hilaren 9ko entzierroan adarkada hartu zuen ipurmasailean hilaren 9ko entzierroan. Kirurgia Orokorreko Zerbitzuan datza. Bilakaera ona.
-I. F. R., 28 urteko Valladolideko (Espainia) gizonezkoa, hilaren 10eko entzierroan adarkada bat izterrean hartu zuena. Egonkor dago.
- D.A.C., 19 urteko gizonezkoa, Santanderkoa (Espainia), hilaren 13ko entzierroan bi saihets hautsi eta alde bakarreko neumotoraxa. Eboluzio ona egiten ari da.
Bideko Amabirjinaren Ospitalean bi pertsona daude ingresaturik eta biak ongi eboluzionatzen ari dira:
- P.A.N. 33 urteko iruinsemea. Hilaren 10eko entzierroan hainbat kontusio nozitu zituen Mercaderes karrikan
-W. J. C., 26 urteko kolonbiarra. Hilaren 12ko entzierroan eskuin izterrean adarkada hartu zuen, Zezen Plazarako sarreran. Traumatologia Zerbitzuan dago ingresatua. Bilakaera ona.